2017/12/15eko prentsa-oharra
Euskal AEko nekazaritza ustiategiak %1,7 gutxitu 2013tik 2016ra
Ustiategiko nagusi emakumezkoak guztien %35,5 (%+5,1)
Euskal AEko nekazaritza ustiategiak %1,7 gutxitu 2013tik 2016ra, Eustaten arabera. Nekazaritzako azalera guztia %4,1 gutxitu; nekazaritzako azalera erabilia (lur landuak eta larre iraunkorrak) %5,8. Nekazaritzako azalera erabiliaren ratioa guztiaren gainean (%70,8) %1,8 gutxitu 2013tik.
Ustiategiko batez besteko azalera %2,4 gutxitu (16,0 hektarea); batez besteko azalera erabilia 18,8tik 11,4ra gutxitu.
Espainia osoan ustiategi kopurua %2,1 gutxitu; azalera guztia %-0,1; erabilia %-0,3. Ustiategien batez besteko tamaina, 31,7 ha 2013an, 32,2 2016an
Euskal AEn larre iraunkorren azalera %8,3 gutxitu; lur landuena %-2,3, hauetan belarkiak eta lugorriak %2,3 gutxitu eta fruta arbolak %5,4.
Ustiategien batez besteko tamaina handitu Gipuzkoan; txikitu Bizkaian eta Araban
Gipuzkoan: azalera osoa %+3,7; ustiategi kop. %-2,1. Ustiategien batez besteko tamaina 2016an 14,4 ha, 2013an baino %6,0 handiagoa. Bizkaian: azalera osoa %-0,3; ustiategi kop. %+2,6. Ustiategien batez besteko tamaina 9,1 ha, Erkidegoko txikienak. Araban: azalera osoa %-11,5; ustiategi kop. %-9,8. Ustiategien batez besteko tamaina 35,2 ha, 2013an baino %2 txikiagoa.
Nekazaritza Azalera Erabilia (NAE): %-7,2 Araban; %-5,7 Bizkaian; %-2,9 Gipuzkoan. Batez ere larre iraunkorrengatik.
2016an Euskal AEko NAEren %57,9, larre iraunkorrak. Belarkiak eta lugorriak, %33,5; mahastia %7,6; fruta-arbolak, olibondoak eta beste zura laboreak, %1.
Araban: belarkiak eta lugorriak NAEren %58,5; larre iraunkorrak %28,1; mahastia %13,1. Gipuzkoan: larre iraunkorrak %94,7; belarkiak eta lugorriak %2,1; fruta arbolak %1,8. Bizkaian: larre iraunkorrak %91,7; belarkiak eta lugorriak %6; fruta arbolak %1,4.
Ustiategiko behi-azienden kopurua %9 gehitu
Azienda ustiategien kop. Euskal AEn: txerrienak %-11,5; behienak %-6,9; hegaztienak %-5,2; ahuntzenak %+15,8; ardienak %+0,6. Azienda ustiategien batez besteko tamaina: txerriena 37,7 buru (%+11,3); behiena 26,5 (%+9,4); hegaztiena 272,2 (%+8,1); ardiena 53,7 buru (%-6,2); ahuntzena 11,7 (%-11,9).
Araban azienda buru gehien ustiategiko, abere guztienak
Behi-azienden kop. 2016an, 130.000 pasa; Gipuzkoan %37,2, Bizkaian %32,0, Araban %30,8.
Ardi-azienden kop. 245.000; Gipuzkoan %55,4, Bizkaian %21,4, Araban %23,2. Ahuntz-aziendak: Gipuzkoan %35,6, Bizkaian %51,7, Araban %12,6. Txerri-aziendak: Gipuzkoan %14,5, Bizkaian %8,6, Araban %76,9. Hegaztiak: Gipuzkoan %33,9, Bizkaian %48,7, Araban %17,3.
Araban azienda buru gehien ustiategiko, abere guztienak; Gipuzkoan eta Bizkaian ustiategiak txikiagoak dira. 2013tik, Araban azienda-ustiategien tamaina handitu egin da, ahuntzenak izan ezik. Gipuzkoan behi, ahuntz eta txerrienak handiagoak; Bizkaian behi eta hegaztienak.
Emakume titular kop. %+0,2; gizonak %-3,0
Euskal AEko nekazaritza ustiategietan emakumezkoak dira titularren %38,2; %41,4 Bizkaian. Titularren %60k 60 urte baino gehiago. Ustiategiko titular nagusien %35,5, emakumeak (%+5,1 2013tik). Gizonezko titular nagusiak, %-3,6.
Ohar metodologikoa:
Nekazaritza datuak, 2015eko urriaren 1etik 2016ko irailaren 30era bitartekoak; azienden erreferentzi eguna 2016ko irailaren 30a.
Nekazaritzako ustiategia lurrik gehien dituen udalerrian kokatuko da; zalantzak izanez gero, eraikin bakarra edo nagusia dagoenean.
Ikerketa-unitate izan ahal izateko baldintzak, gutxienekoak: NAE ha 1 izatea; 0,2 ha izatea barazki, lore, negutegiko labore, fruta-arbola ureztatu edo haztegiekin; 0,1 ha izatea negutegiko barazkiekin edo lore edo landare apaingarriekin; 0,5 ha izatea tabako, lupulu edo kotoiarekin; azienda-ustiategia bada, nolabaiteko garrantzi ekonomikoa izatea.
Estatistika-eragiketa hau Eustatek INErekin batera egin du Euskal AEn.
Informazio gehiago.
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62