2017/11/30eko prentsa-oharra

GOI TEKNOLOGIAKO ADIERAZLEEN PANELA. 2015

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn, 2015ean goi teknologia sektoreak balio erantsiaren %9,7 ekarri, aurreko urtean baino bi hamarren gehiago

Sektore honetan IKTak erabili eta I+G+b-ra baliabide asko bideratzen dira, estatuko batez bestekoaren gainetik

Goi eta goi-ertain sektorean oinarri teknologiko sendodun eta ezagutza-berrikuntza azkardun jarduerak ditugu; Euskal AEn 2015ean 4.787 enpresatan 85.124 langile ari ziren, guztien %8,4, Eustaten datuen arabera. Sektore honen negozio-zifra, 17.707,7 milioi; balio erantsia 5.992,9 milioi, osoaren %9,7.

Aurreko ekitaldiaren aurrean okupatuak 705 gehiago, baina sektorearen pisua ekonomia osoan bi hamarren gutxiago. Balio erantsian, sektorearen pisua ekonomia osoan bi hamarren gehiago; izan ere 2015ean ekonomiaren batez bestekoaren gainetik hazi da. 42 enpresa gehiago; batez besteko tamaina 17,8 pertsona 2015ean, 2014an bezalaxe. Negozio zifra %4,9 hazi da 2015ean aurreko urtearen aldean.

1. taula: Goi-teknologia sektorearen magnitude nagusiak, lurralde eta jarduera sektoreen arabera, 2015
Iturria: Eustat. Goi teknologiako adierazleen panela

Enpresen %14,4k I+G egiten du; sektoreen guztirakoan, %1,0k. Gainera, sektoreak –enpresa guztien %3,1- I+G egiten dutenen %43,4 biltzen ditu, eta enpresa-sektorearen I+G barne-gastuaren %71,5 -679,7 milioi- egikaritzen ditu; 2014koaren aldean, haren pisua gastu osoan ehuneko bi puntuz baino gehiagoz gehitu da.

Sektorean 2015ean 8.990 langile aritu ziren I+Gn, dedikazio osoko baliokidetzan (enpresa sektore guztien %68,7; sektore guztien %49,4); 2.747 langile, emakumezkoak. Dedikazio osoko baliokidetzan 5.695 ikertzaile aritu ziren; haien arteko 1.767, emakumeak.

Berrikuntzan, I+Gn bezala, alde esanguratsuak daude sektoreen guztirakoaren eta Goi-teknologiaren artean. 2015ean, goi-teknologiako establezimenduen %33,7, berritzaile; sektoreen guztirakoan %11,9. Enpresaren tamaina kontuan, 10 langile eta gehiagokoetan, lehen kasuan %58,0, sektore guztietan %28,2.

1. grafikoa: I+G+b goi-teknologiako enpresetan eta sektore guztietako enpresetan. 2015. (%)
Iturria: Eustat. Goi teknologiako adierazleen panela

Berrikuntzan goi-teknologiako establezimenduek 1.234,2 milioi gastatu zituzten, guztien gastuaren %50,5. Gastu horretatik, 1.126 milioi 10 langile eta gehiagoko establezimenduek eginak, tamaina horretako enpresen gastu guztiaren %54,1.

Begiratzen badugu zer den berrikuntzako eta I+G+b gastua negozio zifraren gainean (barne berrikuntzako eta barne I+G intentsitate-ratioak), begi bistakoa da, baita ere, Goi-teknologiaren sektorean baliabide gehiago joan zirela I+G+b-ra gainerako sektoreetan baino. Berrikuntzaren intentsitatea 6,03 da sektorean eta 1,54 guztirakoan. Barne I+Gn ratioa 3,73 da Goi-teknologian eta guztirakoan 0,80.

IKT teknologien erabilera oso zabaldua dago sektore honetako enpresen artean, baina merkataritza elektronikoaren erabilerak, gainerako sektoreetakoaren gainetik badago ere, ezarpen handirik gabe dirau, batez ere salmenten aldetik. Erosketak egindako goi-teknologiako establezimenduak %46,9 eta salmentak %12,3; sektoreen guztirakoan %23,9 eta %6,5. Merkataritza elektronikoa dugu goi teknologiako establezimenduen %48,1ean eta sektore guztien %26,4tan.

2. taula: Goi-teknologia sektoreko berrikuntzako eta barne I+G intentsitatea, lurralde-arlo, jarduera sektore eta enplegu-geruzen arabera (%). 2015				
Iturria: Eustat. Goi teknologiako adierazleen panela

2. grafikoa: IKT erabilpena. 2015. (%)
Iturria: Eustat. Goi teknologiako adierazleen panela

Goi-teknologia sektoreak ondasunen kanpo merkataritzan duen eragina ez da oso esanguratsua. Esportazioak 885,2 milioi (%4,0) guztirakoa 21.867,8; inportazioak 686,5 milioi (%4,1), guztirakoa 16.835,6.

Esportazioetan nabarmentzen dira: Makineria eta ekipo mekanikoa (%49,7), Material elektronikoa eta ekipoak (%15,2), Eraikuntza aeronautiko eta espaziala (%11,3). Inportazioetan: Material elektronikoa eta ekipoak (%31,4), Eraikuntza aeronautiko eta espaziala (%15,6), Lanabes zientifikoak (%15,3), Makineria eta ekipo mekanikoa (%14,6).

Azkenik, 10 enplegatu eta gehiagoko enpresen goi-teknologiako sektorearen Euskal AEko eta estatuaren osotasunean, bada alderik adierazleetan. Enpresa berritzaileak: %58,0 Euskal AEn, %41,4 estatuan. Intentsitatea berrikuntzan: %5,89, %4,45. Intentsitatea I+Gn: %3,65, %3,38. Internet eta weba dituzten enpresak: %93,4 Euskal AEn; %90,7 estatuan.

Ohar metodologikoa:

Goi-teknologiako sektoreak: haien konplexutasunagatik, ikerkuntza-ahalegin etengabea eta oinarri teknologiko sendoa behar dituztenak dira. Web Eustat. Metodologia fitxa: goi-teknologiako adierazleen panela estekan daude sektoreko jarduerak, 2009 EJSN-ren arabera.

Informazio gehiago.

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn, 2015ean goi teknologia sektoreak balio erantsiaren %9,7 ekarri, aurreko urtean baino bi hamarren gehiago

Eragiketa : 
Goi teknologiako sektorearen estatistika
Eragiketa kodea : 
223204
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2017/11/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0014475_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali