2017/10/02ko prentsa-oharra
Heriotzak %9,6 gehitu ziren 2017ko lehen hiruhilekoan
Gizonenak %3,3 gehitu eta emakumeenak %15,9
2017ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEn 6.249 lagun hil ziren, aurreko urteko aldi berean baino %9,6 gehiago, Eustaten datuen arabera. Kopuru hau 2015ekoaren antzekoa da; 2016an dezente jaitsi zen.
Araban 801 lagun hil ziren, Bizkaian 3.367, Gipuzkoan 2.081. 2.964 gizon (%+3,3) eta 3.285 emakume (%+15,9) hil ziren.
Heriotza-eragile nagusiak: zirkulazio-sistemaren gaixotasunak (1.668 pertsona); tumoreak (1.572); bion artean heriotzen %51,8. Hirugarren, arnas aparatuko gaixotasunak, 966 heriotza (%15,5).
Arnas aparatuko gaixotasunengatik hildakoak %50,2 gehitu
2017ko lehen hiruhilekoan, 966 heriotza ekarri zituzten, 2016ko hiruhileko berean (643) baino %50,2 gehiago eta urte horretako laugarren hiruhilekoan (548) baino %76,3 gehiago.
Nerbio sistemaren gaixotasunengatik (Alzheimer eta Parkinson haietakoak dira) 437 pertsona hil ziren urtarril, otsail eta martxoan, aurreko urteko hiruhileko berean baino %13,2 gehiago.
Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, kontrako ordena: Heriotzen kausa nagusia zirkulazio-aparatuko gaixotasunak izan ziren eta ondoren, tumoreak. Arnas aparatuko gaixotasunak hirugarren heriotza-kausa dira, oraindik ere, sexu bietan.
Lehen hiruhilekoan hildakoen arteko 4, urtebetetik beheragoko haurrak izan ziren: neskato 1 eta 3 mutiko.
2017ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEk 2.199 biztanle galdu zituen. Bizkaian 1.395 biztanle gutxiago; Gipuzkoan 716; Araban 88.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62