2018/01/23ko prentsa-oharra
2017ko abenduan industria-prezioek %0,1 egin dute gora aurreko hilaren aldean Euskal AEn
Batez beste eta urtean zehar, %3,3ko gehikuntza industria-prezioek, lau urtez jaitsi ondoren
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioak %0,1 gehitu ziren 2017ko abenduan aurreko hilaren aldean. Abenduko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetako prezio aldakuntza), %2,6.
Batez beste eta 2017. urtean zehar, %3,3ko gehikuntza industria-prezioek, lau urtez jaitsi ondoren.
2017ko abenduan, Altzariak eta beste manufaktura-industriak, konponketa eta instalazioa (%0,8), Kokeriak eta petrolio fintzea (%0,7), Industria kimikoa (%0,5), Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%0,5) adarrek gehitu zituzten gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (%-1,1); Erauzketa industriak (%-0,9); Garraio materialaren fabrikazioa (%-0,5).
Aurreko hilaren aldean, Energiaren prezioek %+0,6: Bitarteko ondasunenek %+0,2; Ekipo-ondasunenek %-0,1. Kontsumo-ondasunak, oro har, %0,2 jaitsi. Iraunkorrenak %+0,2; ez-iraunkorrenak %-0,3.
2017ko abenduan, 2016koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Metalurgia eta metalezko produktuak (%5,7); Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%4,8); Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%4,2). Jaitsierarik handienak: Erauzketa industriak (%-2,0); Elikadura industria, edariak eta tabakoa (%-0,7); Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%-0,2).
Urte artean: Energiaren prezioetan %3,4ko gehikuntza; Bitarteko ondasunetan %3,8; Ekipo ondasunetan %1,4; Kontsumo ondasunetan %0,3. Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %1,4 gehitu; ez-iraunkorrenak %0,1 jaitsi.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62