2017/12/29ko prentsa-oharra
Kanpo Merkataritzako Balio Unitarioaren Indizeak -BUI III/2017
Esportazioen prezioak %2,7 gehitu ziren 2017ko hirugarren hiruhilekoan
Inportazioen prezioetan %2,6ko gehikuntza
Eustaten datuen arabera, esportazioen prezioak %2,7 gehitu ziren 2017ko hirugarren hiruhilekoan aurrekoaren aldean. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, %4,6 gehitu. Inportazioen prezioetan, %+2,6 2017ko bigarren hiruhilekoaren aldean eta %+8,7 urte artean.
Esportazio energetikoek eragin zieten gehien prezioei, bai aurreko hiruhilekoaren aldean, bai urte artean. Aurreko hiruhilekoaren aldean esportazio energetikoen prezioak %7,8 gehitu; ez-energetikoenak, %2,4. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, energetikoak %24,0 gehitu; ez-energetikoak, %3,2.
Inportazioetan, produktu energetikoen prezioetan %+3,4 hiruhileko artean; ez-energetikoenean %+1,8. Urte artean, energetikoen prezioetan, %+13,9; ez-energetikoenetan %+8,3.
Ondasunen helburu ekonomikoaren sailkapenari jarraituz: Kapital ondasunen prezioetan %+3,5; Bitarteko ondasunenetan %+3,3; Kontsumo ondasunenetan %-0,2; esportazio prezioen indizean eta aurreko hiruhilekoaren aldean. Urte artean: Kontsumo-ondasunetan %-0,7; Kapital-ondasunetan %+4,4; Bitarteko ondasunetan, %+6,4.
Inportazioetan, Kapital ondasunetan %+0,6 dugu hiruhileko artean eta -2,6 urte artean; gainerako ondasunetan gehikuntzak denetan.
Gure ondasunak esportatzen diren geografia-eremuak kontuan hartuz, esportazioen prezioak handiagoak guztietan, bai aurreko hiruhilekoaren aldean, bai urte artean. “Munduko gainerakoan” %+3,2 bigarren hiruhilekoaren aldean eta %+6,7 urte artean. 28-EBra eta ELGArako esportazio prezioetan %+2,5 azken hiruhilekoan; aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, %+4,1 eta %+4,2.
Inportazioetan urte artean goranzko joera eremu guztietan, batez ere Munduko gainerakotik, %+14,4; hiruhileko artean %-0,6.
nformazio gehiago.
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62