2017/12/27 prentsa-oharra

ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN DIREKTORIOA, 2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal Administrazio Publikoen batez besteko enplegua 129.000 pertsonatik gorakoa izan zen 2016an. Aurreko urtean baino % 1,3 gehiago

Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu guztiaren % 12,6 da

Euskal Administrazio Publikoek batez beste 129.737 langile izan zuten, EUSTATek prestatutako datuen arabera (kontuan izan gabe Estatuko Administrazioaren mendeko langileak eta Gizarte Segurantzaren sistemaren mendekoak). Joan den urtean baino % 1,3 gehiago dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko landun guztien % 12,6 dira.

129.737 enplegatu publikoen % 65,3 Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileak dira, % 19,6 tokiko erakundeetako langileak dira, % 8,0 Foru Aldundietako langileak dira eta gainerako % 7,1 unibertsitateetako, fundazioetako eta beste erakunde publiko batzuetako langileak dira.

graf0014522_01_e.png

2015arekin alderatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioetan 1.690 pertsona gehiago izan zen lanean, % 1,3 gehiago. Ehunekoetan, Foru Aldundietan izan den bilakaera nabarmentzen da, % 2,1eko gehikuntzarekin; gero, Eusko Jaurlaritzaren bilakaera, % 1,6ko gehikuntzarekin, eta tokiko erakundeen eta haien mendeko erakundeen bilakaera, % 0,9ko gehikuntzarekin. Gainerako erakunde publikoetan, oro har, portaera zertxobait negatiboa izan da, - % 0,5.

Bestalde, 2016ko abenduaren 31n, langile guztien % 62,3 funtzionarioak ziren, % 36,8 lan-kontratuduneko langileak ziren —bi kasuetan barnean hartuta Osakidetzako estatutupeko langileak—, eta % 0,9 goi-karguak ziren.

2016an, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen zerbitzurako langile guztien % 60,9 langile finkoak, funtzionarioak, lan-kontratudunak eta estatutupekoak ziren, % 15,0 bitarteko funtzionarioak ziren, eta % 23,2 aldi baterako langileak ziren.

graf0014522_02_e.png

2016ko abenduaren 31n, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoetako langileen % 38 gizonezkoak ziren eta % 62 emakumezkoak ziren.

Azken 5 urteotan, areagotu egin da emakumeen nagusitasuna Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoetako langileen barruan. Emakumeen kopurua % 4,8 gehitu da, eta gizonezkoen kopurua % 0,6 murriztu da.

graf0014522_03_e.png

Nota metodologikoa: Administrazio Publikoen direktorioa osatzen dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Foru Aldundiek eta Udalek, baita haien mendeko administrazio-organismo autonomiadunek, erakunde publikoek, sozietate publikoek, fundazioek eta irabazi asmorik gabeko erakundeek. Erakunde horien artean daude % 50eko partaidetza publikoa edo handiagoa duten erakundeak —administrazio bakar baten partaidetzakoak izan zein zenbait administrazio publikoren baterako partaidetzakoak izan—.

Berriro kalkulatu da seriea, Eusko Jaurlaritzan eta haren mendeko erakundeetan ordezko langileak kontabilizatzeko moduan izan diren aldaketen ondorioz.

Oharra: estatutupeko langileak funtzionarioen barruan zein lan-kontratuduneko langileen barruan hartu dira.

Informazio gehiago.

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Administrazio Publikoen batez besteko enplegua 129.000 pertsonatik gorakoa izan zen 2016an. Aurreko urtean baino % 1,3 gehiago

Eragiketa : 
Administrazio publikoen direktorioa
Eragiketa kodea : 
203021
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
01/01/2025
Eguneratze data : 
2017/12/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Gidazerrenda
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0014522_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali