Metodologia-fitxa: Administrazio publikoen direktorioa (Kod. 203021)
Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori
Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa
, zehaztu zuen.
1. Kontaktua
1.1. Kontaktuko erakundea
Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
1.2. Kontaktuko unitatea
1.3. Kontaktuaren izena
1.4. Kontaktuko pertsonaren eginkizuna
1.5. Kontaktuko posta-helbidea
1.6. Kontaktuko posta elektronikoaren helbidea
1.7. Kontaktuko telefono-zenbakia
1.8. Kontaktuko fax-zenbakia
2. Metadatuen eguneratzea
23/01/2025
2.2. Metadatuen azken hedapena
2.3. Metadatuen azken eguneratzea
23/01/2025
3. Aurkezpen estatistikoa
3.1. Datuen deskribapena
Administrazio Publikoen direktorioak euskal administrazioen zerbitzura aritzen diren langileei buruzko informazioa ematen du; langileok administrazio orokorrekoak (Eusko Jaurlaritza), administrazio instituzionalekoak (organismo autonomoak eta autonomia-erkidegoko zuzenbide pribatuko erakunde publikoak) nahiz foru- eta toki-erakundeetakoak izan daitezke. Barruan hartzen ditu, halaber, % 50ean gutxienez erakunde publiko baten mende dauden unitate juridikoak.
Hauek dira sailkapenerako aldagaiak:
-Sexua
-Mendekotasun-lurraldea: Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia
-Enplegu-zerrenda: goi-karguak, funtzionarioak (finkoak eta bitartekoak) eta kontratupeko langileak (finkoak eta behin-behinekoak).
-Administrazio mota: Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak, toki-erakundeak, beste erakunde publiko batzuk, irabazi-asmorik gabeko euskal fundazioak eta erakundeak eta Euskal Herriko Unibertsitatea.
3.2. Sailkapen-sistemak
Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN-2009)
3.3. Estaldura sektoreka
Administrazio publikoen sektore osoa eta % 50ean gutxienez erakunde publiko baten mende dauden unitate juridikoak estaltzen ditu.
3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak
3.5. Estatistika-unitatea
Azterlanetako estatistika-unitateak dira kapital sozialaren % 50 edo gehiagoko partaidetza publikoa duten entitate guztiak; berdin da administrazio bakarrak parte hartzen duen edo administrazio publiko batek baino gehiagok batera parte hartzen duten.
3.6. Biztanleria estatistikoa
Administrazio publikoen multzoa eta % 50ean gutxienez erakunde publiko baten mende dauden unitate juridikoak.
3.7. Eremu geografikoa
Euskal AE.
3.8. Denborazko estaldura
Administrazio Publikoen direktorioak 2005etik argitaratzen ditu datuak. Nolanahi ere, 2011tik aurrera administrazioko langileak beste modu batera zenbatzen dira, eta horrek datu-seriearen haustura eragin du. 2005-2010 urteetan datuek batezbesteko langileei egiten die erreferentzia; hau da, datuak lanaldi osoan dauden langileenak dira. 2011tik aurrera, ordea, langileen datuak urteko 4 egunetan jasotzen dira: martxoaren 31an, ekainaren 30ean, irailaren 30ean eta abenduaren 31an.
3.9. Oinarri-aldia
Oinarri-aldia 2011an hasten da.
4. Neurketa-unitatea
4.1. Neurketa-unitatea
Langileak balio absolututan (langile-kopurua) neurtzen dira.
5. Erreferentzia-aldia
5.1. Erreferentzia-aldia
Urte naturala.
6. Mandatu instituzionala
6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia
6.2. Datu-trukea
Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
7. Konfidentzialtasuna
7.1. Konfidentzialtasun-politika
Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute.
Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
7.2. Isilpeko datuen tratamendua
Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.
Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.
Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.
8. Hedapen-politika
8.1. Hedapen-egutegia
Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).
8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea
8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea
Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da.
Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean.
Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.
9. Hedapenaren maiztasuna
9.1. Hedapenaren maiztasuna
Urtero zabaltzen da.
10. Irisgarritasuna eta argitasuna
10.1. Komunikatuak
Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.
10.2. Argitalpenak
Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
Datuak: azken prentsa-oharrak, grafiko interaktiboak, datu-bankua eta estatistika-taula hauek:
-Euskal AEko administrazio publikoetan langile enplegatuak, enplegu-harremanaren arabera.
-Euskal herri administrazioetan batez besteko pertsonal enplegatua, administrazio-motaren arabera.
-Euskal AEko administrazio publikoetan langile enplegatuak, administrazio motaren arabera, sexuari jarraikiz.
-Euskal herri-administrazioetan enplegatuak diren pertsonen lurralde-banaketa, sexuaren arabera.
-Euskal herri-administrazioetan batez besteko pertsonal enplegatuen lurralde-banaketa, administrazio-motaren eta dependentzia-lurraldearen arabera.
Metadatuak:
-Metodologia eta kalitatea: honako dokumentuak ditu:
-Fitxa metodologikoa
-Kalitate-fitxa
-Nota metodologikoa
-Definizioak
-Galdetegiak
Administrazio Publikoen direktorioa
10.3. On-line datu-baseak
10.4. Mikrodatuetarako sarbidea
10.5. Beste batzuk
Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioa behar dutelako.
Informazio-Zerbitzua
10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa
10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa
11. Kalitate-kudeaketa
11.1. Kalitate-bermea
EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta.
Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).
Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea
11.2. Kalitate-ebaluazioa
Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa.
EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.
Administrazio Publikoen direktorioan helburu espezifikoak ezartzen dira, EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazleei dagokienez: egokitasuna; aukera eta puntualtasuna; irisgarritasuna eta argitasuna; zehaztasuna eta fidagarritasuna; kostua, eta konparagarritasuna.
12. Egokitasuna
12.1. Erabiltzailearen beharrak
Hauek dira eragiketa honetako erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak:
-Eusko Jaurlaritza: Gobernantza Publikoa eta Autogobernua; Lana eta Enplegua; Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak; Ekonomia eta Ogasuna; Lehendakaritza.
-Espainiako Estatistika Institutua (INE)
-Udalak
-Herri Kontuen Euskal Epaitegia
-Foru-aldundiak
-EUDEL
-Erabiltzaile partikularrak, hainbat erabileratarako.
Kalitate-fitxa
12.2. Erabiltzailearen asetasuna
Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).
2023 urtean, gogobetetze-indizea 4,07 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,37. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.3. Zehaztasuna
Zabaldutako informazio-egiturak estatistika-jardunaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-desagregazioen mailak betetzen ditu. Ildo horretan, udalerria da estatistika-eragiketa honetako emaitzen gehieneko lurralde-desagregazioa.
13. Akurazitatea eta fidagarritasuna
13.1. Akurazitate globala
Inkestak zehaztasun- eta fidagarritasun-maila altuak dituela bermatzen da, erantzun-tasa % 99ekoa baita (egindako inkesten ehunekoa islatzen du, unitate hautagarri guztiei dagokienez).
Kalitate-fitxa
13.2. Laginketa-hutsegiteak
Zentsu-eragiketa denez, ez dago laginketarik.
13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak
Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2023 aldian:
Erantzunen tasa: % 100
Estaldura tasa: % 100
Kalitate-fitxa
14. Aukera eta puntualtasuna
14.1. Aukera
2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 12 hilabete -n kokatu da.
Kalitate-fitxa
14.2. Puntualtasuna
Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.
Kalitate-fitxa
15. Koherentzia eta konparagarritasuna
15.1. Konparagarritasun geografikoa
Ez dagokio.
15.2. Denborazko konparagarritasuna
Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 12 urte urtekoa izan da.
Kalitate-fitxa
15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia
Ez dagokio
15.4. Barne-koherentzia
Datuak koherenteak izatea bermatzeko kontrolak egiten dira, eta erakunde horrek aurreko aldirako duen informazioarekin alderatzen dira, “normaltasun” mailak ezartzeko.
16. Kostuak eta karga
16.1. Kostuak eta karga
Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 104400 €-koa da.
17. Datuen berrikustea
17.1. Datuen berrikustea - Politika
Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.
17.2. Datuen berrikustea - Praktika
Aurreko urtean argitaratutako datuak berrikusi eta eguneratu egiten dira.
18. Tratamendu estatistikoa
18.1 Jatorrizko datuak
Datuak sistema misto batetik eskuratzen dira; batetik, web-galdetegi espezifiko baten bidez (kapital sozialaren % 50 edo gehiago partaidetza publikokoa duten erakundeak eta entitateak dira informatzaileak), eta, bestetik, erakundeen beren memoria-txostenen bidez.
Zehazki, Euskal AEn, honako hauek eratzen dute estatistika-eremua:
- Eusko Jaurlaritza.
- Foru-aldundiak: probintziako gobernu- eta administrazio-organoak, toki-erakunde gisa.
- Udalak: udalerrietako ordezkaritza-, gobernu- eta administrazio-organoak.
- Mankomunitateak eta partzuergoak: probintzia mugakide batekoak edo hainbatetakoak diren udalerri-elkarteek eratutako toki-erakundeak.
- Udalerrien elkartzeak eta kuadrillak: legeak berariaz zehaztuta egon gabe xede komunak gauzatzeko sortu diren udalerri-elkarteek eratutako toki-erakundeak.
- Toki-erakunde txikiak: udalerria baino lurralde-eremu baxuagoa duten toki-erakundeak, biztanlegune bereizien administrazio deszentralizaturako eratuak, gure kasuan Administrazio Batzak deritzenak.
- Erakunde autonomoak: zuzenbide publikoko erakundeak, legez eratuak eta nortasun juridiko eta ondare propioak dauzkatenak, Euskal AEtik independente, eta berariaz atxikitako funtsen eta zerbitzu publikoren baten antolaketa eta administrazioa esleituta dutenak.
- Beste erakunde publiko batzuk: Erakunde hauek Euskal AEkoaz bestelako nortasun juridikoa dute, eta Euskal AEren eskumeneko jarduerak deszentralizatzen dituzte, bat etorrita ordenamendu juridiko pribatuarekin edo beren araudi espezifikoarekin (Eusko Legebiltzarra, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, Datuak Babesteko Euskal Agentzia, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea, Lan Harremanen Kontseilua, Euskadiko Kooperatiben Goi Kontseilua, Euskal Herriko Unibertsitatea, Arartekoa).
- Merkataritza-sozietateak: Sozietate hauen kapital sozialean administrazio publikoaren zuzeneko edo zeharkako partaidetza nagusitzen da. Partaidetza nagusia zehazteko (> o=% 50), kontuan hartzen dira erakunde-mota orori dagozkion partaidetza guztiak.
- Irabazi-asmorik gabeko fundazio eta erakundeak, etxeen zerbitzura daudenak *(ISFLSH) eta administrazio publikoaren partaidetza nagusia (> o=% 50) dutenak.
18.2. Datuen bilketa-maiztasuna
Urtekoa
18.3. Datu-bilketa
Fase honetan, egiazko informazio objektibo eta xehatua lortzeko egin behar diren prozesu guztiak burutzen dira.
Bildutako informazioaren erreferentziazko urtea T izanik, T+1eko irailetik abendura bitarteko aldian ezartzen da informazioa biltzeko aldia, eta inkestatutako unitateek data horretatik aurrera eskuratu dezakete informazioa.
Informazio-iturriak aldatu egiten dira, erakundearen arabera:
- Eusko Jaurlaritza: Langileei buruzko xehetasun gehiago eskatzen zaizkio, sailen, aldien eta sexuaren araberakoa.
- Gainerako erakundeak: Erakundeek berek web-galdetegietan ematen duten informazioa.
Informazio-bilketa irailaren lehenengo astean hasten da, web-galdetegia irekita eta unitate bakoitzari posta elektroniko bat bidalita, behar den informazioa eskatzeko.
18.4. Datuen baliozkotzea
Baliozkotzeak bi fasetan egiten dira:
*Lehenengo fasea: Informazio-bilketan datuak araztea:
- Enpresaren identifikazio-datuak (izena, helbidea, telefono-zenbakia, helbide elektronikoa eta abar) eguneratuta daudela berrikusten da.
- Jardueraren literalak eta JESN-2009 kodeak bat egiten dutela egiaztatzen da.
- Beste erakunde batzuekiko mendekotasun-maila zehazten da.
- Langileak hiruhilekoen arabera banatzen dira, eta kontratu-motaren, lurralde historikoaren, sexuaren eta abarren arabera banakatzen.
*Bigarren fasea: Baliozkotzea: Datuak koherenteak izatea bermatzeko kontrolak egiten dira, eta erakunde horrek aurreko aldirako duen informazioarekin alderatzen da, “normaltasun” mailak ezartzeko.
18.5. Datuen bilketa
Zuzeneko informaziorik eman ez dutenen erregistroak inputatzen dira. Horretarako, kanpo-iturriak erabiltzen dira; hala nola: Ministerioaren datu-baseak, erakundeen urteko memoriak, Gizarte Segurantzako datuak, Jarduera ekonomikoen direktorioa.
Grabaketa-/baliozkotze-prozesuak, urteen arteko konparazioa eta inputazio automatikoa amaitutakoan, askotariko ustiapen espezifikoak egiten dira, informazioa behar den ala ez.
18.6. Doikuntza
Ez zaie urtaro-doikuntzarik egiten argitaratutako serieei.
19. Oharrak