HomeGaiake-AdministrazioaPrentsa Oharrak Euskal AEko administrazio...

2017/12/20ko prentsa-oharra

Informazioaren gizartearen inkesta-IGI-administrazioa-2017

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko administrazio publikoak maila handia IKT ekipamenduetan

e-Administrazioaren zerbitzuak darabiltzate Euskal AEko enpresen %89,9k

Euskal AEko administrazio publikoak maila handia IKT ekipamenduetan, –Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak- 2017an, Eustaten arabera. Establezimendu publikoen %99,4k ordenagailua badu; Internet eta e-maila %98,8k. Establezimenduen %77,0k telefono mugikorra.

Ordenagailua langileen %90,1ek darabil 2017an; %85,6k Internet, posta elektronikoa %89,6k.

graf0014502_01_e.png

Portzentajeotan establezimenduaren tamainak eraginik ez.

Enpresen %98,6k badu informatika-segurtasunerako neurriren bat: antibirusak (%97,7k), suebakiak (%92,2k), zerbitzari seguruak (%93,0k), segurtasun zerbitzuak (%80,7k); autentifikatzeko mekanismoak (%80,1ek).

Internet establezimenduen %98,8k; konexio finkoekin %99,8k; mugikorrekin %66,9k. Lehenengoen artean, batez ere zuntz optikoa (kablea, FTTH… %78,9k); ADSL %60,2k.

Askoz web gehiago (%92,6) enpresetan (%51,4) baino

Establezimendu publikoen %92,6k web orria du; 10 langile eta gehiagokoen %95ek, enpresetan %89,1ek.

Web orrietan nagusiki erakundearen gaineko informazio orokorra izaten da, produktu eta zerbitzuen zerrenda, informazio-pribatutasunaren adierazpena, enplegu-eskaintzak eta beste.

Webetako hizkuntzak: euskaraz %98,6; gazteleraz %96,9; ingelesez %29,7; besteren bat %15,0.

graf0014502_02_e.png

Euskal AEko establezimendu publikoen %60,2k software librea

Euskal enpresen %60,2k software librea du 2017an, esaterako Internet nabigatzaileak, ofimatika programak, sistema eragile doako edo irekiak (Linux…) e.a. 10 langile edo gehiagokoetan, %70,4k.

Merkataritza elektronikoa %16,5ek 2016ko abenduan.

Euskal enpresek Internet erabiltzen dute nagusiki Foru-aldundiekin; ondoren Administrazio Zentralarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin

Euskal enpresen %89,9k burutzen du izapide edo zerbitzuren bat Administrazio Publikoarekin 2017an. Izapidetzea izan liteke zuzena, hirugarrenen bidez (aholkularitzak…) edo bion bidez. Enpresen %46,6k egin du izapide zuzenen bat; %68,3k hirugarrenen bidez.

10 langile edo gehiagokoetan, izapidetze elektronikoa %94,8. Enpresa hauek, tamaina eta baliabideengatik, zuzenekora jotzen dute (%82,0); hirugarrenen bidez, %50,7.

Izapideok gehien bat, Foru-aldundiekin (%75,4) eta Administrazio Zentralarekin (%70,7). Ehunekoetan eragina dute zerga nagusiekiko eskumenek. Ondoren, Eusko Jaurlaritzarekin (%44,4), tokiko entitateekin (%28,9), Europar Batasunarekin eta besterekin (%8,2).

graf0014502_03_e.png

10 langile edo gehiagoko enpresetan ehunekoak altuagoak dira, berriz ere. Administrazio Zentralarekin (%83,6), Foru-aldundiekin (%80,6), Eusko Jaurlaritzarekin (%71,4), tokiko entitateekin (%43,1), Europar Batasuna eta besterekin (%20,3).

Oharra: Inkestaren laginaren tamaina handitu egin da; administrazio publikoaren lagina adierazgarriagoa da; honek guztiak zabalkundea hobetu du, ekipamenduei buruzko informazioa eskaintzen delarik, orain arteko enpresen administrazioarekiko interakzioez gain.

Informazio gehiago.

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko administrazio publikoak maila handia IKT ekipamenduetan

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta administrazioan
Eragiketa kodea : 
222141
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2017/12/20
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0014502_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali