2017/12/26ko prentsa-oharra
MERKATARITZA INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA KATE HANDIETAN (AHEK). 2017ko azaroa
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak %3,4 gehitu ziren 2017ko azaroan
2017ko lehen hamaika hiletan %2,5eko hazkundea
Eustaten arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2017ko azaroan %3,4ko urte arteko gehikuntza Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentek, prezio finkoetan. Urriaren aldean salmentak %2,4 gehitu ziren urtaro eraginik gabe.
Elikagaien salmentek %3,6ko gehikuntza; gainerako salgaienek %3,1.
Araban %2,6ko gehikuntza; Bizkaian %4,0; Gipuzkoan %2,9.
2017ko lehen hamaika hiletan, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak %2,5 gehitu, aurreko ekitaldiko aldi beraren aldean, lan-egutegiko termino homogeneoetan, prezio finkoetan. Hamaika hil horietan, elikagaien salmentetan %+2,7; gainerakoenetan %+2,2.
Bizkaian, urteko lehen hamaika hiletako salmentak %2,6 gehitu prezio finkoetan eta aurreko urteko aldi beraren aldean; Gipuzkoan %2,4; Araban %2,2.
Azalera handietako eta elikadura kate handietako langile kopurua %2,4 gehitu zen aurreko urteko hil beraren aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62