2018/01/23ko prentsa-oharra
INGURUMEN KONTUAK. INGURUMEN ZERGEN KONTUA - 2016 (a)
Euskal AEko ingurumen zergak 1.194 milioi euro 2016an
Euskal AEko zerga guztien %8,1
Euskal AEko ingurumen zergak 1.194 milioi € 2016an, aurreko urtean baino %3,1 gehiago, Eustatek aurreneko aldiz eginiko Ingurumen zergen kontuaren arabera.
Ingurumen zergak horrela definitzen ditu EUROSTATEK: Zerga-oinarria ingurumenean inpaktu kaltegarri zehaztu eta espezifikoa duten materialen unitate fisiko edo antzekoren bat dutenena; SEC2010-Europar Kontu Sisteman zerga gisa identifikatua behar da izan.
Ingurumen zergak hiru kategoriatan sailkatzen dira: Energia-zergak, Garraio-zergak, Kutsadura- eta baliabide-zergak.
Energia-zergak dira garrantzitsuenak: guztien %86,7; eta gehien gehitu direnak bai 2015ean (%7,5), bai 2016an (%4,3).
Garraio-zergak guztien %12,5 dira, bigarren; %1,4 gehitu ziren 2016an.
Kutsadura- eta baliabide-zergak guztien %0,8 besterik ez; %47,9 jaitsi ziren 2016an aurreko urtearen aldean.
Energiari buruzkoetan, hidrokarburoekiko bereziak %86,1 hartzen zuen bere baitan 2016an Bigarren, elektrizitatearekiko bereziak, %6,5.
Garraio-zergen barruan, trakzio mekanikodun ibilgailuena %88,0 zen 2016an.
Kutsadura- eta baliabide-zergetan, %57,1 hartzen du bere baitan energia elektrikoa sortzeko ur kontinentalak erabiltzeko kanonak (eragin txikia, halere, zergen guztirakoan).
Ingurumen-zergak %1,68 izan ziren BPGz; %1,85 Espainian eta %2,44 28-EBn.
Euskal AEko guztien %8,1 izan ziren ingurumen-zergak; Espainian %8,4.
Ingurumen-zerga gehien, kontabilitate-sistema nazionalean, hementxe daude: produktuei buruzko zergetan, BEZ eta inportazioei buruzkoak aparte. 2016an %57,5 ingurumen-zergak izan ziren (1.033 milioi); urte horretan ingurumen-zergen %86,6.
Beste zerga korronteen barruan, ingurumen xededunak guztiaren %44,6 izan ziren 2016an, 131 milioi; Ekoizpenari buruzko gainerakoetan, %5,3, ia 29 milioi.
Arabako ingurumen zergak guztien %15,4 izan ziren eta aurreko urteaz %0,1 gehitu; Bizkaikoak %51,5 eta %4,4; Gipuzkoakoak %33,1 eta %2,4.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62