2017/12/21eko prentsa-oharra
Industri prezioak %0,7 gehitu ziren 2017ko azaroan aurreko hilaren aldean Euskal AEn
Aurreko urtearen aldean (2017ko azaroa 2016koaren aldean) %3,7 gehitu
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,7 gehitu ziren 2017ko azaroan aurreko hilaren aldean. Datu horiekin, azaroko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioen aldakuntza), %3,7.
2017ko azaroan, Kokeria eta petrolioa fintzea (%5,1), Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%1,3), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%1,3) adarrek gehitu zituzten gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak prezioetan: Kautxu, plastikoa eta ez-metalezko beste produktu mineralak (%-0,3), Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%-0,2), Altzariak, beste manufaktura-industriak, konponketa eta instalazioa (%-0,2).
Aurreko hilaren aldean, Energiaren prezioetan %+3,6; Bitarteko ondasunenetan %0,0; Ekipo-ondasunenetan %0,0; Kontsumo ondasunenetan %+0,1. Azken horien barruan, iraunkorrenak %0,0; ez-iraunkorrenak %+0,1.
2017ko azaroan, 2016koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Kokeriak eta petrolioa fintzea (%11,9), Metalurgia eta metalezko produktuak (%6,0), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%5,5). Jaitsierak: Erauzketa industriak (%-3,8); Elikadura industria, edariak eta tabakoa (%-0,6); Industria kimikoa (%-0,2).
Urte artean: Energiaren prezioetan %9,1eko gehikuntza; Bitarteko ondasunetan %3,8; Ekipo ondasunetan %2,0; Kontsumo ondasunetan %0,4. Azken hauen artean, %1,1 gehitu iraunkorren prezioak, eta %0,2 ez-iraunkorrenak.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62