2018/02/12ko prentsa-oharra
2017ko hirugarren hiruhilekoan 2.887 ezkontza izan genituen Euskal AEn, urtebete lehenago baino %8,8 gutxiago
Udan ezkontza zibil gutxiago izaten da
Eustaten datuen arabera, 2017ko uztail, abuztu eta irailean 2.887 ezkontza izan ziren Euskal AEn; aurreko urteko hiruhileko beraren aldean %8,8 gutxiago. 56 ezkontza homosexual; 27 gizon artean, 29 emakume artean. 2.831 ezkontza heterosexual.
2017ko hirugarren hiruhilekoan, ezkontzen %75,2, zibilak; 2016ko aldi berean baino ehuneko 1,5 puntu gehiago; 2017ko bigarren hiruhilekoaren (%83,4) azpitik. Aipatu portzentajea ezkontza heterosexualena da; ezkontza homosexual guztiak zibilak direnez, 1,9 puntu gehitu beharko genituzke.
2017ko hirugarren hiruhileko 2.887 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 2.742 gizon eta 2.766 emakume ezkondu ziren. 2.423 senarrentzat (%88,4), lehen ezkontza; 19 alargun eta 300 dibortziatu berriro ezkondu. Emakumeen lehen ezkontzen ehunekoa gizonenaren antzekoa izan zen: emakume ezkongabeak, 2.440 (%88,2); alargunak, 11; dibortziatuak, 315.
Senarren %89k eta emazteen %78k 30 urte edo gehiago
Senarren arteko %89,2k 30 urte edo gehiago; emazteen arteko %77,8k. Aurreko urteko aldi beraren aldean, proportzioa gehitu egin da bi sexuentzat. 2016an gizonen %87 eta emakumeen %75,5.
2017ko udan zeharreko ezkontzetan, gizonen %7 eta emakumeen %9,3 atzerritarrak ziren.
Ezkontzarik gehien (1.253) uztailean; ondoren (1.194), irailean. Aurrekoetan bezala, ezkontzarik gutxiendun (440) udako hila, abuztua; aurreko urteko hil beraren aldean %5,8 gutxiago.
407 bikote Araban biziko dira, Gipuzkoan 952 eta Bizkaian 1.384. 144 bikotek bizilekua Euskal AEtik kanpo kokatu zuten.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62