2018/02/22ko prentsa-oharra
2018ko urtarrilean Euskal AEko industriako prezioek %0,2 egin dute gora aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2018ko urtarrila 2017koaren aldean) %1,8 gehitu
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,2 gehitu ziren 2018ko urtarrilean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, urtarrileko urte arteko tasa (azken hamabi hiletan industri prezioek izandako aldakuntza) %1,8 gehitu.
20018ko urtarrilean, Industria kimikoa (%2,1), Erauzketa industriak (%2,0) eta Kokeriak eta petrolio fintzea (%1,2) adarrek gehitu zituzten gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%-1,1); Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%-0,9), Kautxu, plastikoa eta ez-metalezko beste produktu mineralak (%-0,6).
2018ko urtarrilean, 2017koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Metalurgia eta metalezko produktuak (%5,4); Makineria eta ekipoaren fabrikazioa (%2,6); Altzariak, beste manufaktura-industriak, konponketa eta instalazioa (%2,2). Jaitsierarik handienak: Erauzketa industriak (%-0,9); Garraio materialaren fabrikazioa (%-0,4).
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, aurreko hilaren aldean, Energiaren prezioak %0,0, Bitarteko ondasunenak %+0,5; Ekipo-ondasunenak %+0,3. Kontsumo-ondasunen prezioak %0,1 gehitu. Iraunkorrenak %-0,1, ez-iraunkorrenak %+0,1.
Urte artean: Energiaren prezioak %0,2 gehitu; Bitarteko ondasunenak %3,5; Ekipo-ondasunenak %1,8; Kontsumo-ondasunenak %0,4. Kontsumo-ondasun iraunkorrenak %0,8 gehitu; ez-iraunkorrenak %0,3.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62