2018/02/26ko prentsa-oharra

MERKATARITZA INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA KATE HANDIETAN (AHEK). 2018ko URTARRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 0,4 egin dute gora, 2018ko urtarrilean

Aurreko hilaren aldean, % 0,3 egin dute gora

Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, 2018ko urtarrilean, urte arteko igoera erregistratu dute, % 0,4ko prezio finkoetan, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek emandako datuen arabera. 2017ko abenduaren aldean, salmentek % 0,3 egin dute gora, urtaro-eraginik gabe.

Azalera handietako eta elikadura-kate handietako elikagaien salmentek % 1,7ko igoera erakusten dute, eta gainerako artikuluen salmentek % 1,6ko beherakada, aurreko urteko hil beraren aldean.

Lurraldeetan, aldakuntzak ez dira berak: Gipuzkoan % 1,1eko gorakada egon da, Bizkaian % 0,2koa, baina, Araban, % 0,4ko beherakada, urte arteko aldian.

Aurreko hilaren aldean, 2017ko abenduaren aldean, elikagaien salmentek % 0,4 egin dute gora eta gainerako artikuluen salmentek ez dute aldakuntzarik izan (% 0,0), prezio finkoetan eta urtaro-eraginik gabe.

Lurraldeen arabera, aurreko hilaren aldean, 2017ko abenduaren aldean, prezio finkoetan eta urtaro-eraginik gabe, Gipuzkoak % 0,5eko igoera izan du, Bizkaiak % 0,2koa eta Arabak % 0,1ekoa.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile enplegatuek % 2,4 egin dute gora, aurreko urteko hil beraren aldean, eta % 1,9 egin dute gora, halaber, aurreko hilaren aldean, urtaro-eraginik gabe.

1. taula. Euskal AEko azalera handi eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea. Urte arteko eta hile arteko aldakuntza-tasa. Urtarrila. 2018			
Iturria: Eustat. Azalera handi eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea-AHEK

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 0,4 egin dute gora, 2018ko urtarrilean

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2018/02/26
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0014647_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali