2018/02/26ko prentsa-oharra
Heriotzek % 7,8 egin zuten behera, 2017ko hirugarren hiruhilekoan
Heriotzek hiru lurraldeetan egin zuten behera
Euskal AEn 4.680 heriotza izan ziren 2017ko hirugarren hiruhilekoan, alegia, aurreko urteko aldi berean baino % 7,8 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Hildako pertsonen sexua dela eta, 2.397 (% 51,2) gizonak ziren eta 2.283 emakumeak (% 48,8).
Hiru lurralde historikoetan heriotzek behera egin zuten: Araban 619 pertsona hil ziren (% 6,1eko beherakada), Bizkaian 2.566 (% 7,6 gutxiago) eta Gipuzkoan 1.495 (% 8,7 gutxiago).
Heriotzaren uneko adina kontuan hartzen bada, hildakoen % 21ek 70 urte baino gutxiago zeukan, % 17k 70 eta 79 urte bitartean, % 38k 80 eta 89 bitartean eta, gainerakoek, % 24k, 1.135 pertsonak, 90 urte beteta.
2017ko hirugarren hiruhilekoan izandako heriotzen artean, 13 urtebetetik beherakoak izan ziren (7 mutiko eta 6 neskato).
Heriotzen herena tumoreen ondorio izan zen
Heriotza-kausa nagusiak tumoreak edo zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren; 1.517 eta 1.187 heriotza, hurrenez hurren. Alegia, bi horiek heriotzen % 57,8 izan ziren. Hirugarren heriotza-kausa arnas gaixotasunak izan ziren; 356 heriotza egon ziren (% 7,6).
Arnas sistemako gaixotasunek izan zuten beherakada handiena, zehazki % 14,8; gero, nerbio-sistemaren gaixotasunek, besteak beste, Alzheimerrak eta Parkinsonak (% 11,6ko beherakada izan zuten, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean).
Aurreko hiruhilekoetan bezala, heriotzen motiboa desberdina izan zen, sexuaren arabera; izan ere, gizonen artean tumoreek (% 38,7) gainditu egin zituzten zirkulazio-sistemako gaixotasunak (% 24,3), eta, emakumeen artean, kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren (% 26,5) eta, ondoren, tumoreak (% 25,8). Gainera, hirugarren heriotza-kausa, gizonen kasuan, arnas sistemako gaixotasunak izan ziren (% 7,9) eta, emakumeetan, nerbio-sistemakoak (% 8,3).
Euskal AEko hazkunde begetatiboa 2017ko hirugarren hiruhilekoan negatiboa izan zen; izan ere, heriotzek gainditu egin zituzten jaiotzak (258 pertsona gehiago). Lurraldeen arabera, Araba da saldo positiboa izan duen bakarra; 150 biztanle gehiago ditu. Bizkaian eta Gipuzkoan, ordea, 362 eta 46 biztanle gutxiago dago, hurrenez hurren.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62