2018/02/16ko prentsa-oharra
Merkatu-zerbitzuek 2017an itxiera positiboa izan dute
Merkataritzak, 2017an, salmentetan % 1,7ko igoera izan zuen eta Beste merkatu-zerbitzuetan igoera % 1,8koa izan zen, termino errealetan
Merkataritzaren sektoreak, handizkarien eta txikizkarien merkataritza eta ibilgailuen salmenta eta konponketa hartzen dituenak, % 2,2 egin du gora, termino finkoetan, 2017ko laugarren hiruhilekoan; Beste zerbitzu batzuetako sektoreek, ordea, % 1,9ko igoera izan dute salmentetan. Hori guztia, aurreko hiruhileko berekoaren aldean.
Aurreko hiruhilekoa dela eta, Merkataritzaren sektoreak % 0,2ko igoera izan du eta Beste zerbitzu batzuek % 0,5ekoa, prezio finkoetan eta urtaroaren eraginak kenduta.
Merkataritzaren barruan, urte arteko bilakaerak positiboak izan dira Motordun ibilgailuen salmentarako eta konponketarako, zeinak % 4,7 egin baitu gora, eta Handizkako merkataritzako salmentetarako, zeinak % 2,8 egin baitu gora. Txikizkako merkataritzaren salmentek, ordea, % 0,1 egin dute gora.
Beste zerbitzuen atalean, termino finkoetan, % 2,7 egin du gora Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoen salmenta-indizeak eta Ostalaritzarenak, % 2,3 Garraio eta biltegiratzearen sektorearenak eta % 2,2 Administrazio-jarduera eta zerbitzu osagarrienak. Ordea, % 2,3 egin du behera Informazio eta komunikazioenak.
Lurralde historikoen arabera, Araban % 3,5eko igoera egon da Merkataritzan eta % 1,1ekoa, Beste zerbitzu batzuen sektorean. Bizkaian, Merkataritzak % 1,2 egin du gora eta Beste zerbitzu batzuek % 2,4; eta, Gipuzkoan, % 3,2ko igoera egon da Merkataritzan eta % 1,1ekoa Beste zerbitzu batzuen sektorean. Hori guztia, 2016ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta eta prezioen eragina kenduta.
EAErako langile okupatuen indizeak gora egin du urte arteko aldian bi indizeetan: % 1,4 Merkataritzaren sektorean eta % 2,2 Beste zerbitzu batzuen sektorean.
2017KO URTEKO BALANTZEA
Urtean, Merkataritzaren sektoreko salmentek % 1,7ko igoera metatua izan dute eta Gainerako zerbitzuenek % 1,8 egin dute gora, termino errealetan.
Hiru lurraldeetan, merkatuko zerbitzuek bilakaera positiboak izan dituzte. Araban, Merkataritzaren sektoreko salmentek % 2,8 egin dute gora eta Beste zerbitzu batzuetakoek, % 1,2; Bizkaian, Merkataritzaren sektoreko salmentek % 1,3 egin dute gora eta Beste zerbitzu batzuetakoek, % 2,1; eta, Gipuzkoan, Merkataritzaren sektoreko indizeak % 1,9 egin du gora eta Beste zerbitzu batzuetakoek, % 1,5; hori guztia, prezio finkoetan.
Merkataritzaren sektorean okupatuta dagoen langileriak, 2017an, % 1,4ko igoera izan zuen, aurreko urteko batez bestekoaren aldean, eta % 2,1 egin zuen gora, Beste zerbitzu batzuen sektorean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62