2018/03/28ko prentsa-oharra
2017ko laugarren hiruhilekoan esportazioen prezioak %2,2 gehitu
Urteko batez bestekoan, 2017an esportazioen prezioak %3,2 gehitu eta inportazioenak %8,3
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko esportazioen prezioak %2,2 gehitu ziren 2017ko laugarren hiruhilekoan aurrekoaren aldean. Inportazioenetan %2,9ko gehikuntza.
2017ko hirugarren hiruhilekoaren aldean esportazio energetikoen prezioak %3,4 gehitu; ez-energetikoenak, %2,2.
2017ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, inportazio energetikoen prezioak %7,2 gehitu; ez-energetikoenak, %1,7.
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, urte artean, Kapital ondasunen prezioetan %+4,6, Bitarteko ondasunenetan %+2,5. Kontsumo ondasunen prezioetan %-0,5; esportazioez ari gara eta aurreko hiruhilekoaren aldean. Inportazioen prezioetan: Kontsumo-ondasunetan %+3,0; Bitarteko ondasunetan, %+3,3. Kapital ondasunetan %-0,8.
2017ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, esportazioak nora doazen kontuan, prezioak: 28-EBn (%+1,7), Euro-eremuan (%+2,8), ELGAn (%+2,9), Munduko gainerakoan (%-0,6).
Inportazioetan hirugarren hiruhilekoaren aldean goranzko joera prezioek, batez ere Munduko gainerakoan (%+8,8).
Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean esportazio prezioak %4,5 gehitu; inportazioenak, %6,4.
Esportazio energetikoak %17,0 gehitu 2016ko laugarren hiruhilekoaren aldean; ez-energetikoak %3,5. Inportazio energetikoen prezioetan, %+13,4; ez-energetikoenetan %+4,6.
Urte artean, Kontsumo ondasunen prezioetan %-2,6; Kapital ondasunenetan %+4,9; Bitarteko ondasunenetan %+6,8. Inportazioen prezio-indizeetan: Kontsumo-ondasunetan, %+6,2 urte artean; Bitarteko ondasunetan, %+7,4; Kapital-ondasunetan %-4,0.
Aztertutako area geografiko guztietan esportazio eta inportazio prezioak gehitu egin dira aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Gehikuntza handienak: esportazioetan Euro-eremuan (%5,2); inportazioetan Munduko gainerakoan (%13,6).
2017ko balantzea
Aurreko urtearen aldean esportazioen prezioak %3,2 gehitu 2017an eta inportazioenak %8,3.
2017an, berriz ere, produktu energetikoen prezioen gehikuntza handiak: %15,5 esportazioetan, %22,4 inportazioetan. Ez-energetikoetan, esportazioetan %2,2, inportazioetan %5,0.
Bitarteko ondasunen prezioetan gehikuntza handienak; %4,7 esportazioetan; %9,7 inportazioetan.
Esportazioen prezioetan, area guztiak daude %3ren gainetik; gehikuntza handiena Euro-eremuan, %3,9. Inportazioetan, Munduko gainerakoa, %20,9, energetikoek baldintzatuta.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: prentsazerbitzua@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62