2018/03/27ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,1 gehitu ziren 2018ko otsailean aurreko hilaren aldean
2017ko otsailaren aldean %0,9 gehitu
2018ko otsailean, Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea %0,1 gehitu zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %0,9, EUSTATen datuen arabera.
Aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostua, lehengoan; lehengaien kostuak %0,2 gehitu.
Etxegintza %0,2 gehitu otsailean; Obra Zibila %0,1 jaitsi. Urte artean, Etxegintzan lehengaien kostuak %0,6 gehitu eta Obra Zibilean %0,8.
Sektoreak kontsumitutako lehengaietan urte artean (2018ko otsaila 2017koaren aldean) prezio hazkunderik handienak: Metalurgia (%8,4); Industria kimikoa (%2,9), Metalezko artikuluak (%1,9); Altzari fabrikazioa (%1,9). Prezio jaitsierarik handienak azken hamabi hiletan: Petrolio fintzea (%-2,3); Material elektronikoa, eta Kautxu eta plastikoa (%-0,5, biak).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62