HomeGaiakIndustriaPrentsa Oharrak Industriaren balio erantsiak...

2018/04/18ko prentsa-oharra

INDUSTRIAREN ESTATISTIKA 2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Industriaren balio erantsiak %4,5eko hazkunde 2016an, eta enplegua %1,9 gehitu Euskal AEn

Manufaktura industriaren salmenten %44,5 atzerrira

2016an Euskal AEko balio erantsi gordina faktoreen kostuan %4,5 gehitu zen; okupatuak 198.141, 2015.aren aldean %+1,9, Eustaten arabera. 2008tik enplegua gehitzen den bigarren urtea; 2015ean izan zen joera aldaketa.

Euskal industriaren produktibitatea 2016an, okupatuko balio erantsiaren terminoetan, 71.437 €, %2,6ko gehikuntza aurreko urtearen aldean.

Inbertsioa bigarren urtez jarraian gehitu, %8,3 2016an.

2016an negozio-zifra garbiak %2,4ko jaitsiera nominala; hornikuntza (%-4,4) eta kanpo zerbitzuetako gastuak (%-3,8) gehiago jaitsi direnez, apaldu egin da negozio-zifraren beherakada eta balio erantsiaren hazkuntza erraztu.

graf0014914_01_e.png

Manufaktura-industria, 2016an: Industriako okupatuen %95,5; negozio-zifraren %85,8; balio erantsiaren %86,5. Okupazioa %1,9 gehitu, balio erantsia %4,4; negozio-zifra %0,5 jaitsi.

Manufaktura industrian Garraio materialean enplegua %8,1 gehitu da; salmentak %21,9; balio erantsia %9,4; batez bestekoaren oso gainetik denak. Makineria eta ekipoan: okupatuak %3,1 gehitu; balio erantsia %3. Metalurgia eta metalezko produktuetan, %1,3 eta %5,9.

Negozio-zifraren jaitsiera handienak: Kokeriak eta petrolio fintzea (%-15,2); Metalurgia eta produktu metalikoak (%-4,1); Kautxu eta plastikoak (%-2,2). Azken horretan, balio erantsian %+0,2 eta langileak lehengoan. Kokeriak eta petrolio fintzea adarrean, balio erantsia %+11,8; langileak, %-2,7.

2. koadroa. Jarduera sekzioak. Euskal AE. Uneko prezioak. Mila €. 2016
Iturria: Eustat. Industriaren estatistika

2016an, atzerrirako salmentak, euskal manufaktura industriaren %44,5, ehuneko 0,6 puntu gehiago 2015ean baino eta 2008an -krisiaren hasieran- baino 11,5 gehiago. Salmenta osoen %28,7 Europar Batasunera; %15,8, Munduko gainerakora.

1. grafikoa.  Manufaktura-industriaren salmenten norakoa. Euskal AE. Uneko prezioak. Mila € eta %.  2016
Iturria: Eustat. Industriaren estatistika

Estatuko gainerakorako salmentak ehuneko 0,1 puntu gehitu 2015ekoen aldean; 2008koen aldean ehuneko 7,6 puntu gutxiago; 2016an, salmenta guztien %29,1. Euskal AEn bertan salmenten %26,4; 2015ean baino 0,6 puntu gutxiago.

Garraio materialaren salmenten %77,2, atzerrira 2016an. Makineria eta ekipoaren salmenten %58,8, atzerrira 2016an. Material eta ekipo elektrikoaren salmenten %48,3 (ehuneko +2,7), atzerrira 2016an.

Industria eta energia barruko produktibitaterik handienak 2016an: Produktu farmazeutikoak, pertsonako 145.000 euro; Industria kimikoa, 94.000. Aparte laga dira Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (646.000) eta Kokeriak eta petrolio fintzea (450.000). Produktibitaterik txikienak: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (39.000); Altzariak eta beste manufakturak (43.000). Manufaktura industriaren batez bestekoa 64.695 euro (2015ean baino %2,5 gehiago; Industria eta energian, osorik, 71.437 (%2,6 gehiago).

graf0014914_04_e.png

Negozio zifra lurraldeetan: Araban %+5,5; Gipuzkoan %-3,4; Bizkaian %-5,6. Enplegu okupatuan: Araban %+2,9, Bizkaian %+2,3, Gipuzkoan %+1. Balio Erantsia: Araban %3,7ko hazkundea; Bizkaian %4,9; Gipuzkoan %4,6.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industriaren balio erantsiak %4,5eko hazkunde 2016an, eta enplegua %1,9 gehitu Euskal AEn

Eragiketa : 
Industriaren inkesta
Eragiketa kodea : 
112311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2018/04/18
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/00
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0014914_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar