2018/05/14ko prentsa-oharra
Euskal AEn bizi zirenen ezkontza kopurua lehengoan 2017an
2017ko laugarren hiruhilekoan 1.579 ezkontza izan genituen Euskal AEn, aurreko urtean baino %0,9 gutxiago
Euskal AEn bizi zirenen ezkontzak %0,1 gutxitu 2017an, Eustaten behin-behineko kontaketaren arabera. Ezkontza zibilen proportzioak (%83,6) ehuneko 2,3 puntuz gainditu zuen 2016koa; ezkontza homosexual guztiak zibilak dira.
Ezkontzeko adina atzeratzeko joerak badirau; 2017an senarren %90,4 eta emazteen %81,2 30 urterekin edo gehiagorekin ezkondu ziren; 2016an %89,4 eta %80,1.
2017ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 1.579 ezkontza izan genituen, 2016ko aldi berean baino %0,9 gutxiago. 54 ezkontza homosexual; 23 gizon artean, 31 emakume artean. 1.525 ezkontza heterosexual.
2017ko laugarren hiruhilekoan, ezkontzen %84,6, zibilak; 2016ko aldi berean baino ehuneko 4,2 puntu gehiago; 2017ko udako hiruhilekoan baino 10,1 puntu gehiago. Urteko azken hiletan ezkontza zibilen proportzioa handiagoa izaten da udan baino. Aipatu portzentajea ezkontza heterosexualena da; ezkontza homosexual guztiak zibilak direnez, 3,4 puntu gehitu beharko genituzke.
Bizilekua Euskal AEn duten 1.483 gizonezko eta 1.511 emakumezko ezkondu ziren. 1.235 senarrentzat (%83,3), lehen ezkontza; 15 alargun eta 233 dibortziatu berriro ezkondu. Lehenengo aldiz ezkondutako emakumeen portzentajea, %83,5; kopurua, 1.262; alargunak 12 eta dibortziatuak 237.
Ezkonberri atzerritarren ehunekoa gehitu berriz ere
2017ko 4. hiruhilekoan senarren %12,3 eta emazteen %15,9, atzerritarrak. 2016ko laugarrenean, senarren %10,4 eta emazteen %15,3; gainetik oraingoan.
224 bikote Araban biziko dira, Gipuzkoan 526 eta Bizkaian 752. 77 bikotek bizilekua Euskal AEtik kanpo kokatu zuten.
2017ko laugarren hiruhilekoan senarren arteko %90,4k 30 urtetik gora zituzten; emazteen %82,7k. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, berdin gizonen artean eta 1,5 gehiago (%81,2 zen) emakumeen artean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62