2018/05/18ko prentsa-oharra
Zerbitzuen Koiunturako Indizea 2018/I
2018ko lehen hiruhilekoan Euskal AEn merkatuko zerbitzuen sektore guztien salmentak goraka
Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa, eta Jarduera administratibo eta zerbitzu laguntzaileak lider hazkundean
Merkataritza (handizkakoa, txikizkakoa, ibilgailuen salmenta eta konponketa), %2,6 gehitu zen 2018ko lehen hiruhilekoan; Gainerako zerbitzuak %2,8; aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, termino finkoetan, Eustaten arabera.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, %+0,9 Merkataritzan; %+1,2 Gainerako zerbitzuetan; urtaro-eraginak kenduta, prezio finkoetan.
Merkataritzan, urte artekoan, Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan %6,7ko hazkundea. Handizkako merkataritzan %+3,5; txikizkakoan %+0,8.
Beste zerbitzuetan, termino finkoetan: Jarduera administratibo eta laguntza-zerbitzuen salmenta indizea %6,2 gehitu; Ostalaritzarena %4,2; Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoena %2,5; Garraio eta Ostalaritzarena %2,2; Informazio eta komunikazioena %1,2.
Araban Merkataritza %+5,4 eta Gainerako zerbitzuak %-0,2; Bizkaian %+0,9 eta %+3,9; Gipuzkoan %+3,9 eta %+1,9; 2017ko lehen hiruhilekoaren aldean eta prezioen eraginik gabe.
Euskal AEn, langile okupatuak %0,9 gehitu Merkataritzan eta %3,4 Gainerako zerbitzuetan, urte artean. 2017ko laugarren hiruhilekoaren aldean, indizea %0,1 jaitsi Merkataritzan eta %1,0 gehitu Gainerako zerbitzuetan, urtaro eraginik gabe.
Informazio gehiago.
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62