2018/06/27ko prentsa-oharra
AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI). 2018KO MAIATZA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak %2,4 gehitu ziren 2018ko maiatzean
Aurtengo lehen bost hilabeteetako metatuan %2,5eko igoera dago
Eustaten arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2018ko maiatzean %2,4ko urte arteko gehikuntza eduki dute Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentek, prezio finkoetan. Apirilaren aldean, salmentak %0,3 gehitu dira urtaro eraginik gabe.
Elikagaien salmentek %3,6ko igoera izan dute iazko hilabete beraren aldean, eta gainerako salgaienetan ez da aldaketarik egon (%0,0).
2018ko apirilaren aldean elikagaien salmentak %0,3 gehitu dira, eta gainerako salgaienak %0,1, prezio finkoetan eta urtaro eraginik gabe.
Urte artean Gipuzkoan %3,1eko gehikuntza izan da, eta Bizkaian %2,7koa, baina Araban %0,2ko jaitsiera izan da.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako langile-kopurua %3,5 gehitu da aurreko urtearen hil beraren aldean, eta %1,5 igo da aurreko hilabetearekin konparatua, urtaro eraginik gabe.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62