2018/05/23ko prentsa-oharra
Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prezioek % 0,2 egin dute gora 2018ko apirilean, aurreko hilabetearen aldean
Aurreko urtearen aldean (2018ko apirilean, 2017ko apirilaren aldean), % 2,2 egin dute gora
Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prezioek % 0,2 egin dute gora 2018ko apirilean, aurreko hilabetearen aldean, EUSTATen datuen arabera. Datu horietan oinarrituta, apirileko urte arteko tasak –azken hamabi hilabeteetako industria-prezioen aldakuntza jasotzen du– % 2,2 egin du gora.
Analisi sektorial xehatuenak agerian uzten du 2018ko apirilean aurreko hilabetearen aldean adarrik inflazionistenak honako hauek izan direla: Kokeriak eta petrolio fintzea (% 4,6ko igoera) eta Produktu farmazeutikoen fabrikazioa eta Produktu informatikoen, elektronikoen eta optikoen fabrikazioa (% 0,6 egin dute biek gora). Ordea, prezioetan beherakadarik handienak honako sektore hauek izan dituzte: nergia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua (prezioetan % 2,9ko jaitsiera) eta Erauzketa-industriak eta Zurgintza, papera eta arte grafikoak (prezioak % 0,3 jaitsi dira, bi kasuetan).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraikiz, aurreko hilabetearen aldean, Energiak gorakada izan du prezioetan, % 0,9koa, Tarteko ondasunek % 0,2koa eta Ekipo-ondasunek % 0,1. Kontsumo-ondasunek, oro har, ez dute aldaketa nabarmenik izan (% 0,0), Kontsumo-ondasun iraunkorrek aurreko hileko balioei eutsi dietelako (% 0,0) eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek pixka bat gora egin dutelako (% 0,1).
Urte arteko aldian, 2018ko apirilean 2017ko apirilaren aldean, prezioen gorakada handienak honako adar hauetan izan dira: Kokeriak eta petrolio fintzea (% 6,0ko igoera); Metalurgia eta produktu metalikoak (% 4,8ko igoera) eta Industria kimikoa (% 2,9ko igoera). Kontrako zentzuan, beherakadak izan dituzte Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua sektorearen prezioek (% 2,5 behera).
Ondasunen talde handien prezioen aldakuntza urte arteko aldian positiboa izan da horientzat guztientzat: Energiak % 1,8 egin du gora, Tarteko Ondasunek % 3,5, eta Ekipo-ondasunei dagozkien prezioek, % 1,5. Kontsumo-ondasunen prezioek % 1,9 egin dute gora; azken horien artean, % 2,1 egin dute gora Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioek eta Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioek, % 1,2.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62