2018/05/28ko prentsa-oharra
HERIOTZEN ESTATISTIKA 2017/IV
Heriotzek % 3,8 egin zuten gora EAEn 2017ko laugarren hiruhilekoan
2017 osoan, igoera % 1,9koa izan zen
2017ko laugarren hiruhilekoan, EAEn 5.634 heriotza izan ziren, 2016ko hiruhileko berean baino % 3,8 gehiago, Eustaten datuen arabera. Lurraldeka, Araban 738 heriotza izan ziren, Bizkaian 3.084 eta Gipuzkoan 1.812.
2017. urteko behin-behineko datu totalen arabera, 21.629 heriotza izan ziren, horietatik 10.807 emakumezkoenak eta 10.822 gizonezkoenak. 2016aren aldean, % 1,9ko gehikuntza izan zen heriotzen kopuruan.
Iaz izandako heriotzetatik 40 urtebetetik beherako haurrenak izan ziren (16 neska eta 24 mutil). Bestalde, 100 urte ego gehiagoko 274 pertsona hil ziren (241 emakume eta 33 gizon). Hildakoen bizitza-luzera areagotu zen, batez ere emakumezkoen artean. Izan ere, 30 heriotza gehiago izan ziren ehun urte edo gehiagoko biztanleriaren baitan aurreko urtearekiko (34 emakume gehiago eta 4 gizon gutxiago).
Tumoreak izan ziren heriotzaren kausa nagusia 2017an
2017an izandako heriotzen % 29,3 tumoreek eragin zituzten. Jarraian, zirkulazio-sistemaren gaixotasunek eragindako heriotzak datoz, % 26,5ekin (5.742 heriotza) eta, hirugarrenik, urrutiago, arnas gaixotasunek eragindakoak, % 10,8rekin (2.339).
Heriotzen arrazoia bestelakoa izan zen sexuaren arabera. Izan ere, gizonen artean, tumoreek eragindakoek 10,4 puntu portzentualetan gainditu zituzten zirkulazio-sistemaren ondoriozkoak 2017an. Emakumeen artean, gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren heriotzen kausa nagusia, eta bigarrenik tumoreak. Hala ere, kasu honetan, bien arteko aldea txikiagoa da (4,9 puntu portzentual).
Hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen Bizkaian eta Gipuzkoan, eta positiboa Araban
2017ko behin-behineko datuekin, Euskal Autonomia Erkidegoak hazkunde begetatibo negatiboa izan zuen, jaiotza baino heriotza gehiago izan baitzen, 4.574 pertsonen aldeaz. Lurraldearen arabera, Bizkaiak saldo negatiboa izan zuen eta, horren ondorioz, bertan biztanleriak behera egin zuen (3.292 biztanle gutxiago). Araba izan zen saldo positiboa lortu zuen lurralde bakarra (147 biztanle gehiago).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62