2018/09/06ko prentsa-oharra
AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA KATE HANDIETAKO MERKATARITZA INDIZEA (AHEK), 2018KO UZTAILA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %0,9 gehitu ziren 2018ko uztailean
2018ko lehen zazpi hilabeteetan %2,1eko hazkundea gertatu da
Eustaten arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2018ko uztailean %0,9ko urte arteko gehikuntza izan dute Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, prezio finkoetan. Ekainaren aldean, salmentak %0,2 jaitsi dira urtaroen eraginik gabe.
Elikagaien salmentek %0,5eko urte arteko gehikuntza eduki dute, eta gainerako salgaienek %1,6koa, aurreko urteko hil beraren aldean.
2018ko ekainaren aldean, elikagaien salmentak bere horretan mantendu dira (%0,0) eta gainerako produktuenak %0,6 jaitsi dira, prezio finkoetan eta urtaroen eragina kontuan hartu gabe.
Lurraldeetan, urte artean Bizkaian %1,6ko igoera izan da eta Gipuzkoan %1,5ekoa, baina Araban %2,7ko jaitsiera izan da.
Azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile-kopurua %3,1 gehitu da Euskal AEn aurreko urteko hil beraren aldean.
2018ko lehenengo zazpi hiletako balantzea
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, urte artean eta prezio finkoetan, %2,1eko igoera eduki dute 2018ko lehenengo zazpi hilabeteetan. Igoera hori gertatu da bai elikagaien salmentetan, zeinak igo diren %2,7, bai gainerako artikuluenetan, zeinen gehikuntza %1,0koa izan den.
Azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile-kopurua %3,1 gehitu da Euskal AEn 2018ko lehen zazpi hilabeteetan.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62