2018/09/17ko prentsa-oharra
2018ko lehen hiruhilekoan 969 ezkontza izan ziren, urtebete lehenago baino %5,5 gutxiago
Emakume ezkonberrien %21 eta gizon ezkonberrien ia %16, atzerritarrak
Euskal AEn 969 ezkontza izan ziren 2018ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko berean (1.025) baino %5,5 gutxiago, Eustaten datuen arabera. 31 ezkontza homosexual izan ziren; 10 gizon artean, 21 emakume artean. Gainerako 938 ezkontzak heterosexualak izan ziren.
Urteko lehen hiruhilekoan ezkontza gutxi izaten da, batez ere urtarrilean eta otsailean, 234 eta 302 ezkontza 2018an hurrenez hurren.
Aurreko urteetan bezala, hiruhileko horretan ezkontza zibilen ehuneko handia izan zen, ezkontza heterosexualen %93,3, aurreko urteko aldi berekoak (%90,5) baino ehuneko 2,8 puntu gehiago. Ezkontza homosexualak (denak zibilak) gehituz, guztira %96,5.
2018ko lehen hiruhilekoko 969 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 902 gizon eta 932 emakume ezkondu ziren; gainerako ezkontideak erkidegotik kanpo bizi ziren. 740 senarrentzat (%82) horixe izan zen lehen ezkontza; 11 alargun eta 151 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Aurreneko aldiz ezkondutako emakume-portzentajea txikixeagoa izan zen (%81,1, 756); alargunak 8 izan ziren, eta dibortziatuak 168.
Adina behatuz, senarren artean %90,7k zituzten 30 urtetik gora; emazteen artean, %84k. Aurreko urteko aldi beraren aldean, proportzioa gizonen artean puntu erdia igo da (%90,2), baina emakumeen artean jaitsi da, zeren 2017an %85,2koa baitzen.
2018ko lehen hiruhilekoan emakume ezkonberrien %21 eta gizon ezkonberrien %15,9 atzerritarrak ziren. 2017ko aldi berarekin alderatuz gero, emazte atzerritarren kopuruak gora egin du (+1,5 puntu), eta senar atzerritarren kopurua 0,4 puntu igo da.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62