2018/09/27ko prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %2,5 jaitsi dira 2018ko abuztuan
2018ko lehen zortzi hiletan %1,5eko hazkundea gertatu da
Eustaten arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2018ko abuztuan %2,5eko urte arteko jaitsiera izan dute Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, prezio finkoetan. Uztailaren aldean, salmentak %0,5 jaitsi dira urtaroen eraginik gabe.
Elikagaien salmentak %3,1 jaitsi dira, eta gainerako salgaienak %1,3, aurreko urteko hil beraren aldean.
2018ko uztailaren aldean, elikagaien salmentak %0,7 jaitsi dira, eta gainerako elikagaienak bere horretan mantendu dira (%0,0), prezio finkoetan eta urtaroen eragina kontuan hartu gabe.
Lurraldeetan, urte artean Gipuzkoan %0,7ko igoera izan da, baina Araban eta Bizkaian %6,2ko eta %3,5eko jaitsierak gertatu dira, hurrenez hurren.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile-kopurua %4,1 gehitu da aurreko urteko hil beraren aldean.
2018ko lehenengo zortzi hiletako balantzea
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, urte artean eta prezio finkoetan, %1,5eko igoera eduki dute 2018ko lehenengo zortzi hilabeteetan. Igoera hori gertatu da bai elikagaien salmentetan, zeinak igo diren %2,0, bai gainerako artikuluenetan, zeinen gehikuntza %0,7koa izan den.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile-kopurua %3,2 gehitu da 2018ko lehen zortzi hiletan.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62