2018/10/17ko prentsa-oharra

PERTSONEN ETA FAMILIEN ERRENTAREN ESTATISTIKA. 2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko biztanleriaren batez besteko errenta %2,4 hazi da 2016an aurreko urtearen aldean

Jasotzaile nagusia 40 urte baino gutxiagokoa edo 70 urte baino gehiagokoa duten familiek batez bestekoaren azpitiko diru-sarrerak dituzte

Eustatek Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundiekin egindako Errenta Pertsonal eta Familiarraren Estatistikaren datuen arabera, 2016an Euskal AEko 18 urteko eta gehiagoko biztanleen batez besteko errenta pertsonala 20.443 eurokoa izan da, 2015ean baino %2,4 gehiago.

Lurralde-banaketari dagokionez, ia 2.000 euroko aldea dago Gipuzkoan lortutakoaren (21.714 €) eta Araban (19.889 €) eta Bizkaian (19.818 €) lortutakoen artean. Gipuzkoa ere nabarmendu da aurreko urtearen aldean izan duen portaera hobeagatik, %5,1eko hazkundearekin, Bizkaiaren (+%1,2) eta Arabaren (+%0,5) aurrean.

graf0015633_01_e.png

Hiriburuetan mantentzen dira aipaturiko aldeak. Halatan, egoitza Donostian dutenen batez besteko errenta 24.552 €-koa da, zifra handiagoa Bilbokoa (20.526 €) eta Gasteizkoa (20.115 €) baino. Aldeak gorabehera, bai Donostia bai Bilbo daude Euskal AEko batez bestekoaren gainetik, baina Gasteiz azpitik da.

Euskal AEko biztanleriaren errenta erabilgarria, behin zergak kenduta, 2016an 17.149 €-koa izan da, eta lurraldeko aldeak errepikatzen dira, zeren Gipuzkoako errenta erabilgarria (18.306 €) izan baita berriz Arabakoa eta Bizkaikoa baino handiagoa (16.694 € eta 16.565 €, hurrenez hurren).

18 urte eta gehiago dituzten egoiliarren artean, eta errentaren banaketari dagokionez, %60,3 daude Euskal AEko batez besteko errentaren azpitik, baina hartu behar da kontuan, dena den, ezen multzo horretan daudela sartuak baita 2016an errentarik batere jaso ez dutenak ere (%13,1). Beste muturrean, populazioaren %11,6k du batez bestekoa bikoizten duen errenta; alegia, 40.800 € pasa.

18 urte eta gehiago eta egoitza Euskal AEn dutenen artean, erdiek lortu dituzte 2016an 15.581 € baino gutxiago. Zifra hori errentaren mediana da.

Banaketa ezberdina da gizonen eta emakumeen artean. Euskal AEko gizonezkoek batez besteko 25.696 €-ko errenta dute, eta emakumezkoek 15.578 €-koa; gizonezkoek 10.000 € pasa gehiago dituzte, hortaz.

Gizonezkoen eta emakumezkoen errenta pertsonalen arteko alde nabarmenenak 65 eta 69 urte artean gertatzen dira; gizonena, batez beste, urte-tarte horretan ia 17.000 € gehiagokoa da.

graf0015633_02_e.png

{0>

2015aren aldean, guztirako errenta %2,4 hazi da, eta mota guztiak hazi dira, nahiz eta kapital- eta jarduera-errentak motelago gehitu diren: %0,8 eta %1,2, hurrenez hurren. Transferentzien hazkundea nabarmendu da, %4ko tasarekin, eta ondoren laneko errentarena, %1,9rekin. Errenta erabilgarria ere hazi da %2,5, guztirako errentaren gainetik hamarren bat.

Euskal AEko familien erdiek urteko 33.833 eurotik gorako batez besteko errenta eduki dute 2016an

Euskal AEko batez besteko familia-errenta 2016an 42.464 €-koa izan da. Guztirako familia-errenta zera da, adinez helduak diren familia bereko kideen errenta pertsonalen batuketa. Hala nola gertatzen baita errenta pertsonalaren kasuan, Gipuzkoa da lurraldea zeinek duen errenta familiar altuena, 44.855 €; ondoren Bizkaia dator, 41.766 €-rekin, eta Araba 39.738 €-rekin.

2015aren aldean, Euskal AEko batez besteko errenta familiarrak %3,4 hazi dira. Gipuzkoan gehitu dira gehien, %6,2; ondoren Bizkaian, %2,1, eta Araban, %1,5.

Hiriburuetan Donostiak du familia-errentarik handiena, 50.656 €; Bilbok 42.370 €, Gasteizek 39.748 €.

Eskualdeei dagokienez, bada alderik Euskal AEko hogei eskualdeen artean. Horietarik bederatzik batez bestekoaren gainetiko familia-errentak dituzte. Nabarmenenak: Gorbeia Inguruak, Araban (49.920 €); Plentzia-Mungia, Bizkaian (49.193 €), eta Debagoiena, Gipuzkoan (47.292 €). Aldiz, gainerako hamaika eskualdeak batez bestekoaren azpitik daude. Behealdean hauek daude: Enkarterri, Bizkaian (35.770 €); Bidasoa Beherea, Gipuzkoan (40.001 €), eta Arabako Mendialdea (33.899 €), Euskal AEko errenta familar baxuena duena.

Bestalde, bada alderik errenta familiarretan jasotzaile nagusiaren sexuaren arabera. Familian errenta-jasotzaile nagusia gizon denean, batez besteko diru-sarrerak 46.709 € dira eta familia gehienak geruza ertain eta goikoetan metatzen dira, eta, emakume denean, familiaren batez besteko errenta 36.819 €-koa da eta beheko errenta-geruzetan daude; 9.001-12.000 €-ko geruzan familia horien %9 daude.

graf0015633_03_e.png

Euskal AEko familien batez besteko diru-sarrerak batez besteko errenta pertsonala 2,1 aldiz dira.

Familien %62,8k Euskal AEko batez bestekoaren azpiko errentaren bat dute, edo errentarik ez. Errentarik gabe familien %2,5 bizi ziren 2016an. Aldiz, %8,9k batez bestekoa halako bi jasotzen zuten, 84.928 euro zehazki.

Adinari dagokionez, jasotzaile nagusia 40 urte baino gutxiagokoa edo 70 urte baino gehiagokoa duten familiek Euskal AEko batez bestekoaren azpitiko diru-sarrera familiarrak dituzte.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanleriaren batez besteko errenta %2,4 hazi da 2016an aurreko urtearen aldean

Eragiketa : 
Pertsonen eta familien errentaren estatistika
Eragiketa kodea : 
173402
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2022
Eguneratze data : 
2018/10/17
Hurrengo eguneratzea : 
2025/10/00
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0015633_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Foru Aldundiak

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali