2018/11/16ko prentsa-oharra
ZERBITZUEN KOIUNTURAKO INDIZEA. III/2018
2018ko hirugarren hiruhilekoan, Zerbitzu lagungarriak eta Ibilgailuen salmenta eta konponketa, lider merkatuko zerbitzuen hazkundean Euskal AEn
Urteko metatuan, Merkataritzaren salmentak, ibilgailuen salmenta eta konponketa barne, %1,8 gehitu ziren, eta Gainerako Zerbitzuenak %2,3
2018ko hirugarren hiruhilekoan, merkatuko zerbitzuen barnean, Jarduera administratiboak eta zerbitzu lagungarriak (%4,7) eta Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa (%4,1) sektoreetan gertatu dira salmenten hazkunde-tasa handienak, termino finkoetan, 2017ko hiruhileko beraren aldean, Eustaten datuen arabera.
Merkataritza (handizkakoa, txikizkakoa, ibilgailuen salmenta eta konponketa) %0,5 gehitu zen termino finkoetan 2018ko hirugarren hiruhilekoan; Gainerako Zerbitzuak epigrafearen pean diren sektoreetan %2,0 hazi dira salmentak, hori dena aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
insetamotion
Urteko lehen bederatzi hiletan, prezioen eragina kendurik, Merkataritza %1,8 gehitu da, sektore bat zeinetan Ibilgailuen salmenta eta konponketak %6,8ko hazkundea pilatzen baitu. Gainerako Zerbitzuak %2,3 gehitu dira, non igoerarik handiena izan den Jarduera administratibo eta zerbitzu lagungarriena, %4,6ko gehikuntza metatuarekin urtean zehar.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, %0,4 jaitsi da Merkataritza, baina Gainerako Zerbtizuak sektorea %0,3 gehitu da, urtaro-eraginak kendurik eta prezio finkoetan.
Merkataritzaren barruan, urte artekoan eboluzioa positiboa izan da Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan, %4,1eko hazkundearekin, eta Handizkakoan %0,7koa izan da gehikuntza, baina Txikizkakoan salmentak %0,9 jaitsi dira.
Beste zerbitzuetan, termino finkoetan, Jarduera administratibo eta zerbitzu lagungarrien salmenta-indizea %4,7 gehitu zen, Garraio eta biltegiratzearena % 3,4, Ostalaritzarena %2,5 eta Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoena %0,6. Kontrako norabidean, %1,9ko jaitsiera izan zen Informazio eta komunikazioetan.
Lurraldeka, Merkataritzak eduki du bilakaera positiboa termino errealetan Araban zein Gipuzkoan, %3,2 eta %1,0ko hazkundeekin, hurrenez hurren, baina Bizkaian %0,6 jaitsi da. Gainerako Zerbitzuetan, oro har, hiru lurraldeetako eboluzioa positiboa izan zen hirugarren hiruhilekoan termino errealetan: Gipuzkoan %4,5 gehitu zen, Araban %2,7 eta Bizkaian %0,5, betiere 2017ko hirugarren hiruhilekoaren aldean eta prezioen eraginik gabe.
Euskal AEn langile okupatuak bi indizeetan gehitu dira, %1,0 Merkataritzan eta %2,7 Gainerako Zerbitzuetan, urte artean. 2018ko bigarren hiruhilekoaren aldean, indizeak ez dakar aldakuntza hautemangarririk Merkataritzan (%0,0) eta %0,7 goititu da Gainerako Zerbitzuetan, hori dena urtaro-eraginik gabe.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62