2018/11/20ko prentsa-oharra
GOI TEKNOLOGIAREN ADIERAZLEEN PANELA. 2016
Goi-teknologia sektorearen pisua hazi da, bai enpleguan bai balio erantsian, 2016an Euskal AEko ekonomian
Guztizko balio erantsiaren %8,8 eskuratu zuen, eta enpleguaren %8,5
Goi- eta goi-ertain teknologia sektoreak Euskal AEn 2016an sortu zuen Erkidegoko guztizko balio erantsiaren %8,8, aurreko urtearen aldean hamarren bat gehiago, Eustaten datuen arabera. Sektore horrek, zeinek biltzen baititu oinarri teknologiko sendodun eta ezagutza-berrikuntza azkardun jarduerak, 87.727 lanpostu sortu zituen, guztizkoaren %8,5, hamarren bat ere gehiago 2015arekiko. Guztira, jarduera horiek 4.852 enpresatan egin ziren, zeinek fakturatu zuten, orotara, 19.198 milioi euro.
Aurreko ekitaldiarekiko hazi dira enpresa-kopurua (65 gehiago) eta pertsona okupatuak, 2.627 gehiago. Sektorean batez besteko tamaina 18,1 pertsonakoa izan da 2016an. Negozio-zifrari doakionez, aurreko urtearen aldean %8,5 hazi zen, eta %4,4 balio erantsia.
Estatu osoa kontuan hartuz, sektoreak duen pisuari doakionez, Euskal AEko goi- eta goi-ertain teknologia sektorea 2016an enpresen %5,8 izan zen, okupazioaren %6,8, negozio-zifraren %7,7 eta balio erantsiaren %8,7.
Goi-teknologia sektorearen enpresak izan ziren 2016an I+G egin zutenen %47,1, eta egikarituriko guztizko barne-gastuaren %73,7 egikaritu zuten
Goi-teknologia sektorean enpresen %12,8k I+G egiten du; sektoreen guztirakoan, %0,9k. Gainera, sektoreak –enpresa guztien %3,2 bakarrik– I+G egiten dutenen %47,1 biltzen ditu, eta enpresa-sektorearen I+G barne-gastuaren %73,7 –716,6 milioi euro– egikaritzen du; 2015ekoaren aldean, haren pisua gastu osoan ehuneko 2,2 puntuz gehitu da.
Sektorean 2016an 9.069 langile aritu ziren I+Gn, dedikazio osoko baliokidetzan (enpresa-sektore guztien %71,8; sektore guztien %50,7); 2.758 langile emakumezko izan ziren. Dedikazio osoko baliokidetzan 5.767 ikertzaile aritu ziren; haien arteko 1.770, emakume.
Berrikuntzan, I+Gn bezala, alde esanguratsuak daude sektoreen guztirakoaren eta goi-teknologiaren artean. Hala, 2016an goi-teknologiako establezimenduen %38,9 berritzaile izan ziren; sektoreen guztirakoan, %11,4. Enpresaren tamaina kontuan hartuz, 10 langile eta gehiagokoetan, lehen kasuan %57,9 eta sektore guztietan %27,9.
Berrikuntzan goi-teknologiako establezimenduek 1.300,3 milioi euro gastatu zituzten, guztizko gastuaren %51,5. Gastu horretatik, 1.134,4 milioi izan ziren 10 langile eta gehiagoko establezimenduek eginak, tamaina horretako enpresen gastu guztiaren %53,4.
Sektoreak bideratu zuen baliabide-proportzio handiagoa I+G+bra eta merkataritza elektronikoa garatuagoa da sektoreen batez bestekoan baino
Begiratzen badugu zer den berrikuntzako eta I+G+b gastua negozio-zifraren gainean (barne-berrikuntzako eta barne I+G intentsitate-ratioak), begi bistakoa da, baita ere, goi-teknologiaren sektorean baliabide gehiago doazela I+G+bra gainerako sektoreetan baino. Izan ere, berrikuntzaren intentsitatea 6,05 da sektorean eta 1,57 sektore ekonomikoen guztirakoan. Barne I+Gn ratioa 3,66 da goi-teknologian eta 0,80 guztirakoan.
IKT teknologien erabilera oso zabaldua dago sektore honetako enpresen artean eta merkataritza elektronikoa garatuagoa da sektoreen guztizkoan baino. Erosketak bide horren bidez egindako goi-teknologiako establezimenduak %49,1 izan ziren, eta salmentak eginikoak %13,3; sektoreen guztirakoan, %24,0 eta %6,5, hurrenez hurren. Merkataritza elektronikoa dugu goi-teknologiako establezimenduen %50,3n eta sektore guztien %26,0tan.
Bestalde, goi-teknologia sektoreak ondasunen atzerriarekiko kanpo-merkataritzan duen eragina ez da oso esanguratsua. Esportazioak 842,8 milioi euro izan ziren, eta guztirakoa 21.615,9 milioi; inportazioak 825,0 milioi izan ziren, eta guztirakoa 15.604,1 milioi. Hori, hurrenez hurren, %3,9 eta %5,3 da.
Ohikoenak diren produktuen artean saleroste horietan, esportazioetan nabarmendu ziren Makineria eta tresneria mekanikoa (%48,3), Material elektronikoa, irrati, TB eta komunikazioetako ekipo eta aparatuak (%16,2) eta Aireontziak eta espaziontziak egitea (%11,3). Inportazioetan nabarmendu egiten dira Material elektronikoa, irrati, TB eta komunikazioetako ekipo eta aparatuak (%30,8), Makineria eta tresneria mekanikoa (%20,4), Aireontziak eta espaziontziak egitea (%15,9) eta Lanabes zientifikoak (%15,7).
Sektoreko Euskal AEko enpresek pisu handiagoa dute enpresa berritzaileen guztizkoan Estatuan baino
Azkenik, datuok baldin eta konparatzen badira Estatu osokoekin, 10 enplegatu edo gehiagoko enpresetan bada alderik adierazleetan. Enpresa berritzaileak: %57,9 Euskal AEn, %42,2 Estatuan. Intentsitatea berrikuntzan: %5,63 Euskal AEn, %3,37 Estatu osoan. Intentsitatea I+Gn: %3,50 Euskal AEn, %1,93 Estatu osoan. Interneterako sarbidea eta webgunea dituzten 10 enplegatu edo gehiagoko enpresei dagokienez: %94,5 Euskal AEn, %91,7 Estatuan.
Ohar metodologikoa:
Goi-teknologiako sektoreak dira haien konplexutasunagatik ikerkuntza-ahalegin etengabea eta oinarri teknologiko sendoa behar dituztenak. Web Eustat. Ficha metodológica: Panel indicadores alta tecnología estekan daude sektoreko jarduerak, 2009 EJSNren arabera.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62