2018/11/27ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA KATE HANDIETAKO MERKATARITZA INDIZEA (AHEK), 2018KO URRIA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %8,0 handitu dira 2018ko urrian

2018ko lehen hamar hiletako metatuan %1,9ko hazkundea dago

Eustaten arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2018ko urrian %8,0ko urte arteko gehikuntza izan dute Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, prezio finkoetan. Irailaren aldean, salmentak %2,9 gehitu dira urtaroen eraginik gabe.

Elikagaien salmentak %6,1 gehitu dira, eta gainerako salgaienak %12,0, aurreko urteko hil beraren aldean.

2018ko irailaren aldean, elikagaien salmentak %1,7 igo dira eta gainerako produktuenak %5,3, prezio finkoetan eta urtaroen eragina kontuan hartu gabe.

Lurraldeetan, urte artean Bizkaian %9,0ko igoera izan da, Gipuzkoan %8,5ekoa eta Araban %3,0koa.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile-kopurua %4,0 gehitu da aurreko urteko hil beraren aldean.

2018ko lehenengo hamar hiletako balantzea

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, urte artean eta prezio finkoetan, %1,9ko igoera eduki dute 2018ko lehenengo hamar hiletan. Igoera hori gertatu da, bereziki, elikagaien salmentek izandako gehikunzari esker, %2,4, zeren gainerako produktuenetan, hor ere igoerarik gertatu bada ere, proportzio txikiagoan izan baita (%1,1).

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile-kopurua %3,3 gehitu da 2018ko lehen hamar hiletan.

graf0015859_01_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %8,0 handitu dira 2018ko urrian

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2018/11/27
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0015859_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali