2018/12/21eko prentsa-oharra
INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2018KO AZAROA
2018ko azaroan Euskal AEko industriako prezioek %0,1 egin zuten behera aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2018ko azaroa 2017koaren aldean) %3,2 igo ziren
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,1 jaitsi ziren 2018ko azaroan aurreko hilaren aldean. Datu horiekin, azaroko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioen aldakuntza) %3,2koa da.
Analisi zehatzagoa eginda, hauek dira 2018ko azaroan prezio-hazkunderik handienak izan dituzten adarrak aurreko hilaren aldean: Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua, %3,7ko igoerarekin; Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza, %1,9koarekin; eta Industria kimikoa, %1,6koarekin.
Aldiz, hauek dira prezioetan jaitsierarik handienak eduki dituzten sektoreak: Kokeriak eta petrolio fintzea, %4,9koarekin; Erauzketa-industriak, %1,0koarekin; eta Zura, papera eta arte grafikoak, %0,6koarekin.
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, aurreko hilaren aldean Energiaren prezioak %1,0 jaitsi dira eta Bitarteko ondasunenak %0,2, baina Ekipo-ondasunen prezioak %0,1 igo dira, nola baita Kontsumo-ondasunenak ere oro har, zeren Ez-iraunkorrak %0,1 igo diren eta Iraunkorretan ez den aldakuntzarik gertatu (%0,0).
Urte artean, 2018ko azaroan 2017koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak hauek eduki dituzte: Kokeriak eta petrolio fintzea, %11,2rekin; Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua eta Industria kimikoa, %4,2rekin kasu biotan. Alderantziz, jaitsierak edo hazkunde txikiagoak sektore hauek izan dituzte: Altzariak, beste manufaktura-industria batzuk; konponketa eta instalazioa, %0,9ko jaitsierarekin; Produktu informatikoak, elektronikoak eta optikoak, %0,4ko igoerarekin; eta Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria, %0,6ko igoerarekin.
Ondasunen talde handien prezioen aldakuntza urte arteko aldian positiboa izan da horientzat guztientzat. Energiaren prezioak %8,7 gehitu dira, Bitarteko ondasunenak %3,1 eta Ekipo-ondasunenak %1,2. Kontsumo-ondasunenak %0,7 igo dira; horien artean, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %0,8 gehitu dira, eta Iraunkorrenak %0,7.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62