2018/12/13ko prentsa-oharra

PERTSONEN ETA FAMILIEN ERRENTAREN ESTATISTIKA. 2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Egoera sozio-ekonomiko altuko pertsonen errenta ia da batez besteko errenta pertsonalaren bikoitza

Euskal AEko batez besteko errenta pertsonala %3,69 hazi da 2011 eta 2016 artean

Pertsonen eta Familien Errentaren Estatistikaren datuetatik, zeina Eustatek egin duen hiru lurraldeetako foru-aldundiekin batera, egoera sozio-ekonomikoari dagokionez, goi-mailako lanbideak dituzten pertsonek (zuzendaritzakoak, gerentziakoak eta lanbide liberalak) errenta altuenak lortzen dituzte (40.517 euro), Euskal AEko batez besteko errenta pertsonalaren ia bikoitza, zeina 20.443 eurokoa den, eta jarraian langile gaituak dira (27.223 euro), tarteko lanbideak eta enplegatuak (23.021 euro), langile ez gaituak nahiz aktibo ez diren pertsonak eta lehen enpleguaren bila ari diren langabeak (14.934 euro eta 13.594 euro, hurrenez hurren).

2011ko azken datu argitaratuak baldin eta konparatzen badira 2016arekin, ikusten da ezen batez besteko errenta pertsonala hazi dela %3,69. Taldeka, 3.882 eurotan hazi da eskulangile eta laborarien taldeko batez besteko errenta pertsonala, 2.964 eurotan goiko taldeetan eta 2.192 eurotan langile doituenean; aldiz, gaituak ez diren langileen kasuan, batez besteko errenta 240 eurotan dute jaitsia.

graf0015957_01_e.png

Gizonezko landunek 1,4 aldiz dute emakumezko landunen errenta

Gizonezkoen eta emakumezkoen artean desberdin banatzen da errenta: Euskal AEko gizonezkoek batez besteko 25.696 euroko guztizko errenta dute eta emakumezkoek 15.578 eurokoa; hots, gizonezkoek emakumezkoek baino 10.118 euro gehiagoko errenta pertsonala dute.

Pertsona landunak soilik hartzen badira kontuan, enplegurik duten gizonezkoek 33.140 euroko batez besteko errenta dute, eta egoera berean diren emakumezkoek 23.497 eurokoa; beraz, gizonezkoek 1,4 aldiz dute emakumezkoen errenta, %40 gehiago.

Lanbideetan ere halako “genero-arrakala” bat dago: zuzendari kudeatzaile gizonezkoek oso errenta altuak dituzte, 64.416 euro zehazki, eta lanbide bereko emakumezkoek 40.979 euro dituzte bakarrik; pertsona profesional eta teknikoen artean 11.698ko aldea dago gizonezkoen faboretan. Alderik txikiena makinetako operadoreetan da (4.158 euro, emakumezkoen kontra berriz).

graf0015957_02_e.png

Pertsona hartzaile nagusia okupatua den familien %62,2k hartzen dute errenta txikiagoa Euskal AEko batez besteko familia-errenta baino

Batez besteko errenta familiena non pertsona hartzaile nagusia okupatua baita 51.994 eurokoa da, batez besteko familia-errenta baino %22 handiagoa; halaz ere, familia horien %62,2k dute batezbestekoaren azpitiko errentarik. Baldin familian errentarik handienak jasotzen dituena gizonezkoa bada, 55.731 eurokoak dira batez besteko diru-sarrerak, baina, emakumezkoa bada, 46.763 eurokoak dira.

Pertsona okupatuaren jarduera-adarrari dagokionez, errentarik altuenak gertatzen dira finantza- eta higiezin-jarduerak eta enpresei zerbitzuak izenekoan aritzean, 71.936 euroko batez besteko familia-errentarekin; ondoren, aritzean industrian eta energian, 57.348 euroko batez besteko familia-errentarekin; batezbestekoaren azpitik eta horretatik aski urruti eraikuntzaren sektorea eta nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantzarena daude, 43.892 eurorekin eta 40.523 eurorekin, hurrenez hurren.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Egoera sozio-ekonomiko altuko pertsonen errenta ia da batez besteko errenta pertsonalaren bikoitza

Eragiketa : 
Pertsonen eta familien errentaren estatistika
Eragiketa kodea : 
173402
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2022
Eguneratze data : 
2018/12/13
Hurrengo eguneratzea : 
2025/10/00
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0015957_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Foru Aldundiak

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali