2018/12/26ko prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %0,2 jaitsi dira 2018ko azaroan
2018ko lehen hamaika hiletan %1,7ko hazkunde metatua dago
Eustaten arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2018ko azaroan %0,2ko urte arteko beherakada izan dute Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, prezio finkoetan. Urriaren aldean, salmentak %1,8 jaitsi dira, urtaro eraginik gabe.
Elikagaien salmentak %0,5 jaitsi dira, eta gainerako salgaienak %0,5 igo dira, aurreko urteko hil beraren aldean.
2018ko urriaren aldean, elikagaien salmentak %1,2 jaitsi dira eta gainerako produktuenak %3,0, prezio finkoetan eta urtaroen eragina kontuan hartu gabe.
Lurraldeetan, Bizkaian %0,1eko igoera izan da, baina Gipuzkoan %0,2ko jaitsiera gertatu da eta Araban %1,3koa, den-dena urte artean.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile-kopurua %2,9 gehitu da aurreko urteko hil beraren aldean.
2018ko lehenengo hamaika hiletako balantzea
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, urte artean eta prezio finkoetan, %1,7ko igoera eduki dute 2018ko lehenengo hamaika hiletan. Igoera hori gertatu da, bereziki, elikagaien salmentek izandako gehikunzari esker, %2,0, zeren gainerako produktuenetan, hor ere igoerarik gertatu bada ere, proportzio txikiagoan izan baita (%1,1).
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile-kopurua %3,2 gehitu da 2018ko lehen hamaika hiletan.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62