2019/01/29ko prentsa-oharra
AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA KATE HANDIETAKO MERKATARITZA INDIZEA, 2018KO ABENDUA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %1,5 gehitu dira 2018ko abenduan
2018. urtean zehar %1,7ko gehikuntza izan da
Eustaten arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2018ko abenduan %1,5eko urte arteko gehikuntza izan dute Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, prezio finkoetan. Azaroaren aldean salmentek ez dute aldakuntzarik izan (%0,0), urtaro eraginik gabe.
Elikagaien salmentak %2,4 gehitu dira; gainerako salgaienak %0,2 jaitsi dira.
Lurraldeetan zeinu ezberdineko aldakuntzak gertatu dira: Araban %0,3ko jaitsiera izan da, baina Bizkaian %1,1 igo dira eta Gipuzkoan %2,9.
2018ko metatuan, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %1,7 gehitu dira 2017aren aldean, lan-egutegiko termino homogeneoetan, prezio finkoetan. Aldi horretan, elikagaien salmentetan %2,1eko aldakuntza positiboa izan da; gainerakoenetan, %0,9koa.
Lurraldeka, Gipuzkoan urte osoko salmentak %2,6 gehitu dira prezio finkoetan eta aurreko urtekoen aldean; Bizkaian ere igo dira, %1,7, baina Araban %0,5 jaitsi dira.
Azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile-kopurua %3,3 gehitu da 2018an aurreko urtearen aldean.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62