2019/02/28ko prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %3,9 gehitu dira 2019ko urtarrilean
Aurreko hilaren aldean %0,8 igo dira
Eustaten arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2019ko urtarrilean %3,9ko urte arteko gehikuntza izan dute Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, prezio finkoetan. 2018ko abenduaren aldean salmentak %0,8 gehitu dira urtaro-eraginik gabe.
Elikagaien salmentek %2,5eko gehikuntza eduki dute eta gainerako salgaienek %6,1ekoa aurreko urteko hilabete beraren aldean.
Lurraldeetan orotan dira positiboak aldakuntzak urte artean: Bizkaian %4,4ko hazkundea izan da, Gipuzkoan %3,7koa eta Araban %2,4koa.
Aurreko hilaren aldean, 2018ko abendua, elikagaien salmentak %0,6 gehitu dira eta gainerako salgaienak %1,2, prezio finkoetan eta urtaroen eraginik gabe.
Lurraldeka, aurreko hilaren aldean, 2018ko abendua, prezio finkoetan eta urtaroen eraginik gabe, Gipuzkoan eta Bizkaian %0,8ko igoera gertatu da bi kasuotan eta Araban %1,2koa.
Langile-kopurua Euskal AEko azalera handietan eta elikadura-kate handietan %2,4 gehitu da aurreko urteko hil beraren aldean, baina %0,5 jaitsi da aurreko hilaren aldean, urtaro-eraginik gabe.
OHAR METODOLOGIKOA
2019ko urtarriletik hara, 2015. urtea oinarri duten egutegi- eta urtaro-eraginetatik doitutako serieak lortzen dira JDemetra+ 2.2.1 softwarearen bitartez, Eurostaten gomendioei jaramon eginez urtaro- eta egutegi-doikuntzak egiteko Europar Batasuneko estatistika ofizialetan.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62