2019/02/15eko prentsa-oharra
ZERBITZUEN KOIUNTURAKO INDIZEA. IV/2018
Euskal AEko merkatuko zerbitzuak, positiboan 2018ko amaieran
2018an Merkataritza salmentak %1,9 erreal gehitu ziren eta Merkatuko beste zerbitzuenak %2,0
2018an bai Merkataritza sektorearen salmentek, non dauden sartuak handizkako merkataritza, txikizkakoa eta ibilgailuen salmenta eta konponketa, bai merkatuko beste zerbitzuenek emaitza positiboak eduki dituzte, %1,9ko igoerarekin Merkataritzaren kasuan eta %2,0koa beste zerbitzuenean bere osoan, den-dena termino errealetan, Eustaten datuen arabera.
2018ko laugarren hiruhilekoko emaitzak ere positiboak izan dira. Merkataritza %1,3 gehitu da 2018ko laugarren hiruhilekoan eta Gainerako zerbitzuak %0,6, den-dena aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, termino finkoetan.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, %0,3ko igoera izan da Merkataritzan, baina Gainerako zerbitzuetan %0,7ko jaitsiera, urtaro-eraginak kenduta eta prezio finkoetan.
Merkataritzan urte artekoa positiboa izan da Txikizkako merkataritzan, %3,3ko hazkundearekin, eta Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan, %1,1ekoarekin, baina Handizkako merkataritzaren salmentek %0,3 egin dute behera.
Beste zerbitzuetan, euro finkoetan: Garraio eta Bilketaren salmenta-indizea %3,9 gehitu da; Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoenak ez du aldakuntzarik izan aurreko urteko hiruhileko beraren aldean (%0,0); Jarduera administratibo eta laguntza-zerbitzuena jaitsi egin da (-%0,1), eta baita ere Ostalaritzarena (-%1,1) eta Informazio eta Komunikazioena (-%1,9).
Lurraldeka, Araban Merkataritza %4,5 eta Beste zerbitzuak %2,7 hazi dira; Bizkaian Merkataritza %0,6 igo da eta Beste zerbitzuak %1,2; eta Gipuzkoan Merkataritza %0,7 hazi da eta Beste zerbitzuak %1,4 jaitsi, hori dena 2017ko laugarren hiruhilekoaren aldean eta prezioen eraginik gabe.
Euskal AEn langile okupatuak bi indizeetan gehitu dira, %1,3 Merkataritzan eta %1,9 Beste zerbitzuetan, urte artean.
2018. URTEKO BALANTZEA
Urtearen orotarakoan, Merkataritzaren salmentek %1,9ko igoera erreal metatua izan dute; Beste zerbitzuenek, %2,0koa.
Hiru lurraldeetan eboluzio positiboak eduki dituzte merkatuko zerbitzuek. Araban Merkataritzak %5,2ko gehikuntza izan du eta Beste zerbitzuek %0,8koa; Bizkaian Merkataritza %1,0 hazi da, Beste zerbitzuak %2,3; eta Gipuzkoan Merkataritza %1,7 igo da eta %1,9 Beste zerbitzuak. Dena prezio finkoetan.
Merkataritzako sektorean enplegatuak %1,2 gehitu ziren 2018an aurreko urteko batezbestekoaren aldean. Beste zerbitzuetan, %2,7.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62