HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak Heriotzak %7,4 gehitu...

2019/02/25eko prentsa-oharra

HERIOTZEN ESTATISTIKA. 2018/III

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Heriotzak %7,4 gehitu ziren 2018ko hirugarren hiruhilekoan

Hildakoen artean 51 ehun urtedunak ziren, haietarik 39 emakume eta 12 gizon

2018ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 5.041 lagun hil ziren, aurreko urteko aldi berean baino %7,4 gehiago, Eustaten datuen arabera. Hildakoen sexuari dagokionez, 2.565 gizon izan ziren (%50,9) eta 2.476 emakume (%49,1).

Hiru lurraldeetan gehitu ziren hilak: Araban 651 lagun hil ziren, %4,8 gehituz; Bizkaian 2.777, %8,1 gehituz; eta Gipuzkoan 1.613, %7,2ko gehikuntzarekin.

Adinaz bezainbatean, hildakoen %19,4k 70 urte baino gutxiago zeukaten; %16,6k 70-79 bitarte; %38,3k 80-89 bitarte; %25,7k, 90ak beteak.

Hildakoen batez besteko adina 80,15 urtekoa izan da; 77,27 gizonezkoena eta 83,14 emakumezkoena.

2018ko hirugarren hiruhilekoan hildakoen arteko 7 urtebetetik beheragoko haurrak izan ziren, 3 mutiko eta 4 neskato.

Heriotzen heren bat, tumoreek eraginik

Heriotza-eragile nagusiak izan ziren tumoreak (1.618 pertsona) eta zirkulazio-sistemaren gaixotasunak (1.255); bion artean, heriotzen %57,0. Hirugarren, arnas aparatuko gaixotasunak, 431 heriotza (%8,5). Datu horiek aurreko urteko hiruhileko berean ikusitakoen antzekoak dira.

18ko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEko hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen: 780 heriotza gehiago jaiotza baino. Lurraldeka, Araba da bakarra saldo positiborik eduki duena, biztanleria 58 pertsonatan handituta. Bizkaiak eta Gipuzkoak 665 eta 173 biztanle gutxiago dituzte, hurrenez hurren.

graf0016260_01_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Heriotzak %7,4 gehitu ziren 2018ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2019/02/25
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0016260_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali