2019/03/22ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA, 2019KO OTSAILA
2019ko otsailean Euskal AEko industria-prezioek %0,7 egin zuten gora aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2018ko otsailetik 2019kora) industriako prezioak %2,2 gehitu ziren
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioak %0,7 gehitu dira 2019ko otsailean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, otsaileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza) %2,2 gehitu da.
Analisi zehatzagoa eginik, hauek dira 2019ko otsailean prezio-hazkunderik handienak izan dituzten sektoreak aurreko hilaren aldean: Kokeriak eta petrolioa fintzea, %4,8rekin; Erauzketa-industriak, %1,7rekin; eta Kautxua, plastikoa eta beste produktu mineral ez-metalezko batzuk, %1,0rekin. Alderantziz, jaitsierarik handienak prezioetan hauek eduki dituzte: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza, %2,8rekin; Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria, %0,4rekin; eta Botiken fabrikazioa, %0,3rekin.
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, aurreko hilaren aldean, Energiaren prezioek %3,0 egin dute gora, Bitarteko ondasunenek %0,4 eta Ekipoko ondasunenek %0,1. Kontsumo-ondasunak, guztira, %0,2 jaitsi dira, zeren Ez-iraunkorrak %0,4 murriztu baitira eta Iraunkorrak %0,2 igo.
2019ko otsailean, 2018koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Kokeriak eta petrolioa fintzea, %8,2rekin; Erauzketa-industriak, %5,2rekin; eta Zurgintza, papera eta arte grafikoak, %4,0rekin. Jaitsierarik handienak, aldiz: Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria, %1,5eko jaitsierarekin; eta Altzariak eta beste manufaktura-industriak, konponketa eta instalazioa, %0,8koarekin.
Industria-talde handien prezioen aldakuntza urte arteko aldian zeinu ezberdinekoa izan da. Energia %6,6 gehitu da, Bitarteko ondasunak %2,1 gehitu dira eta Ekipoko ondasunen prezioak %1,1 igo dira, baina Kontsumo-ondasunen prezioak, oro har, %0,3 jaitsi dira. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %0,7 jaitsi dira; Iraunkorrenak, %1,0 igo.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62