2019/03/28ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA KATE HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA , 2019KO OTSAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %1,5 gehitu dira 2019ko otsailean

Aurreko hilaren aldean ez da aldakuntzarik izan (%0,0)

Eustaten arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2019ko otsailean %1,5eko urte arteko gehikuntza eduki dute Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, prezio finkoetan. Urtarrilaren aldean salmentek ez dute aldakuntzarik izan (%0,0), urtaro eraginik gabe.

Elikagaien salmentek azalera handietan eta elikadura-kate handietan %1,3ko gehikuntza eduki dute eta gainerako salgaienek %2,1ekoa aurreko urteko hilabete beraren aldean.

Lurraldeetan zeinu ezberdineko aldakuntzak gertatu dira: Bizkaian %2,5eko igoera gertatu da eta Gipuzkoan %0,6koa, baina Araban %0,2ko jaitsiera izan da urte artean.

2019ko urtarrilaren aldean, elikagaien salmentak %0,1 gehitu dira eta gainerako salgaienak %0,2 jaitsi, prezio finkoetan eta urtaro eraginik gabe.

Lurraldeetan, 2019ko urtarrilaren aldean berriz ere, prezio finkoetan eta urtaro eraginik gabe: Bizkaian %0,1eko gehikuntza, Gipuzkoan aldaketarik ez (%0,0) eta Araban %0,5 gutxiago.

Langile-kopurua Euskal AEko azalera handietan eta elikadura-kate handietan %3,3 gehitu da aurreko urteko hil beraren aldean, eta %0,5 gehitu da aurreko hilaren aldean.

graf0016373_01_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %1,5 gehitu dira 2019ko otsailean

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2019/03/28
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0016373_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali