2019/05/23ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA 2019KO APIRILA
2019ko apirilean Euskal AEko industria-prezioek %0,6 egin dute gora aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2019ko apirila 2018koaren aldean) %2,6 gehitu ziren
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,6 igo ziren 2019ko apirilean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, apirileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %2,6 gehitu da.
Sektorekako analisi zehatzagoa eginez gero, 2019ko apirilean prezio hazkunderik handienak aurreko hilaren aldean hauek eduki dituzte: Kokeriak eta petrolioa fintzea, %2,8rekin; Erauzketa-industriak, %1,6rekin; eta Ura, %1,0rekin. Jaitsierarik handienak, aldiz, hauek: Ehungintza, larrugintza eta zapatagintza, %2,4; eta Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua zein Produktu farmazeutikoen fabrikazioa, %0,4 biek.
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, aurreko hilaren aldean, Energiaren prezioek %1,4 egin dute gora, Bitarteko ondasunenek %0,7 eta Ekipoko ondasunenek %0,5. Kontsumoko ondasunak, guztira, %0,1 igo dira, zeren hala Kontsumo iraunkorreko ondasunak nola Ez-iraunkorrekoak %0,1 igo diren.
2019ko apirilean, 2018koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak urte artean: Kokeriak eta petrolioa fintzea, %10,6ko gehikuntzarekin; Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua, %8,0ko hazkundearekin; eta Erauzketa-industriak, %5,4ko igoerarekin. Alderantziz, prezio-jaitsierak izan dira Elikagaien, edarien eta tabakoaren industrian, %2,1, eta Metalurgia eta produktu metalikoak izeneko sektorean, %0,3.
Ondasun-talde handietako prezioen aldakuntza positiboa izan da urte artean Energian, zeinean %10,7 hazi diren, Ekipoko ondasunetan, %1,6ko igoerarekin, eta Bitarteko ondasunetan, %0,6ko igoerarekin; aldiz, Kontsumoko ondasunetan %1,6ko jaitsiera gertatu da, zeren %2,1 jaitsi baitira prezioak Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunetan eta %1,7 igo baitira Kontsumo iraunkorrekoetan.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62