2019/05/29ko prentsa-oharra
AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA KATE HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA. 2019ko APIRILA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura--kate handietako salmentak % 3,9 gehitu dira 2019ko apirilean
2019ko lehen hiruhilekoaren balantzea % 2,1eko aurrerapenarekin
Eustaten arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneotan, 2019ko apirilean % 3,9ko urte arteko gehikuntza eduki dute Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, prezio finkoetan. 2019ko martxoarekin alderatuta, salmentak % 0,6 hazi dora, urtaro eraginik gabe.
2019ko apirilean, elikagaien salmentek azalera handietan eta elikadura-kate handietan % 5,4ko gehikuntza eduki dute eta gainerako salgaienek % 0,8koa aurreko urteko hilabete beraren aldean.
Lurraldeetan zeinu ezberdineko aldakuntzak gertatu dira: Gipuzkoan %5,4koa, Bizkaian %3,3koa eta Araban %3,0koa.
Aurreko hilabetearekin alderatuta, 2019ko martxoarekin, elikagaien salmentak % 1,5 gehitu dira eta gainerako salgaienak eta gainerako salgaienak % 0,2 jaitsi, prezio finkoetan eta urtaro eraginik gabe.
Lurraldeen arabera, Gipuzkoan indizea % 2,2 hazi da eta Araban % 0,7; Bizkaian % 0,4 jaitsi da, hori guztia aurreko hilabetearekin alderatuta, 2019ko martxoarekin, prezio finkoetan eta urtaro eraginik gabe.
Langile-kopurua Euskal AEko azalera handietan eta elikadura-kate handietan %3,6 gehitu da aurreko urteko hil beraren aldean, eta %0,6 gehitu da aurreko hilaren aldean.
2019ko lehen hiruhilekoaren balantzea
Euskal AEko azalera handietan eta elikadura-kate handietan izandako salmenta metatuek urtearen lehen hiruhilekoan %2,1ko gehikuntza eduki dute aurreko urteko aldi beraren aldean. Elikagaien kasuan azalera handietan eta elikadura-kate handietan, salmenta metatuek % 1,8ko igoera izan dute; gainerako produktuenek, %2,7koa.
Lurraldeka, %2,6 hazi dira Bizkaian salmentak, %1,8 Gipuzkoan eta % 0,9 Araban.
Bestalde, enplegaturiko langileak % 3,1 gehitu dira 2019ko lehen hiruhilekoan.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62