2019/04/26ko prentsa-oharra
AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA KATE HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA. 2019KO MARTXOA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %0,9 gutxitu dira 2019ko martxoan
2019ko lehen hiruhilekoaren balantzean %1,4ko aurrerapena izan da
Eustaten arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2019ko martxoan %0,9ko urte arteko jaitsiera izan dute Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, prezio finkoetan. 2019ko otsailaren aldean salmentak %0,3 gutxitu dira urtaroen eraginik gabe.
Elikagaien salmentek 2019ko martxoan azalera handietan eta elikadura-kate handietan %2,0ko murrizketa eduki dute eta gainerako salgaienek %1,6ko gehikuntza aurreko urteko hil beraren aldean.
Lurraldeetan zeinu ezberdineko aldakuntzak gertatu dira urte artean: Bizkaian %0,1eko gehikuntza izan da, baina Gipuzkoan %2,2ko jaitsiera eta Araban %1,9koa.
2019ko otsailaren aldean, elikagaien salmentak %0,7 gutxitu dira eta gainerako salgaienak %0,5 igo, prezio finkoetan eta urtaroen eraginik gabe.
Lurraldeetan, 2019ko otsailaren aldean berriz ere, prezio finkoetan eta urtaroen eraginik gabe, Bizkaian eta Araban %0,2ko jaitsiera izan da kasu bietan, eta Gipuzkoan %0,5ekoa.
Langile-kopurua Euskal AEko azalera handietan eta elikadura-kate handietan %3,1 gehitu da aurreko urteko hil beraren aldean, eta %0,2 gehitu aurreko hilaren aldean.
2019ko lehen hiruhilekoaren balantzea
Euskal AEko azalera handietan eta elikadura-kate handietan izandako salmenta metatuek urtearen lehen hiruhilekoan %1,4ko gehikuntza eduki dute aurreko urteko aldi beraren aldean. Elikagaien kasuan azalera handietan eta elikadura-kate handietan, salmenta metatuek %0,4ko igoera izan dute; gainerako produktuenek, %3,3koa.
Lurraldeka, %2,2 hazi dira Bizkaian salmentak, %0,5 Gipuzkoan eta %0,1 Araban.
Bestalde, enplegaturiko langileak %3,0 gehitu dira 2019ko lehen hiruhilekoan.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62