2019/05/27ko prentsa-oharra
HERIOTZEN ESTATISTIKA. IV/2018
Heriotzak %7,1 urritu ziren 2018ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEn
2018ko guztirakoan heriotza-kopurua %0,5 igo zen 2017aren aldean
2018ko laugarren hiruhilekoko heriotza-kopurua Euskal AEn: 5.238 pertsona, 2017ko laugarrenean baino %7,1 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Araban 706 lagun hil ziren, Bizkaian 2.851, Gipuzkoan 1.681.
Hiruhilekoan urte batetik beherako 20 haur hil ziren, 12 neskato eta 8 mutiko. Orobat, 2018ko laugarren hiruhilekoan 82 izan ziren ehun urte edo gehiagorekin zenduak, 9 gizonezko eta 73 emakumezko.
Heriotza-eragile nagusia, tumoreak
2018ko laugarren hiruhilekoko heriotzen %30,5 (1.598) tumoreek eragin zituzten. Jarraian zirkulazio-sistemaren gaixotasunak kokatu ziren, %26,4 (1.381 hildako); hirugarren, urrunago, arnas aparatuko gaixotasunek %9,8 eragin zituzten (511).
Sexuaren arabera ezberdinak dira heriotza-zioak. Gizonen artean tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino, ehuneko 10,1 puntuz; emakumeen artean heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren, baina ehuneko 2 puntuko aldeaz.
2018KO BALANTZEA
Behin-behineko datuen arabera, 2018an 21.738 lagun hil ziren; 10.863 emakume, 10.875 gizon. 2017aren aldean heriotzak %0,5 gehitu ziren.
Iazko heriotzen artean 53 izan ziren urtebetetik beheragoko haurrenak: 29 neskato eta 24 mutiko. Hori gehiago da 2017an baino, noiz hil baitziren urte batetik beherako 41 haur. Gainerakoaz, ehun urte edo gehiagorekin hildako 295 pertsonen artean 251 emakumezko izan ziren eta 44 gizonezko, 10 emakume eta 11 gizon gehiago 2017an baino.
Hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen hiru Lurraldeetan
2018ko behin-behineko datuekin, Euskal AEko hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen, zeren 5.648 heriotza gehiago izan baitziren jaiotzak baino. Lurraldeka, Bizkaian diferentzia izan zen 4.009 pertsona gutxiagokoa, Gipuzkoak 1.563 pertsona galdu zituen eta Arabak 76.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62