2019/06/28ko prentsa-oharra
KANPO MERKATARITZAKO BALIO UNITARIOAREN INDIZEAK-BUI. 2019/I
2019ko lehen hiruhilekoan esportazioen prezioak %0,5 gutxitu ziren aurrekoaren aldean
Jaitsi dira halaber Inportazioen prezioak %0,2
Eustaten datuen arabera, esportazioen prezioak %0,5 jaitsi ziren 2019ko lehen hiruhilekoan aurrekoaren aldean. Baldin konparaketa egiten badugu iazko hiruhileko berarekin, %4,3ko gehikuntza dago.
Inportazioen prezioak antzera dabiltza, zeren aurreko hiruhilekoaren aldean %0,2 jaitsi baitira, baina %5,5 hazi baitira 2018ko lehen hiruhilekoarekiko.
Esportazioetan produktu energetikoen prezioak dira eboluzioaren martxa markatzen dutenak, bai aurreko hiruhilekoaren aldean bai urte artean. Halatan, 2018ko laugarren hiruhilekoaren aldean esportazio energetikoen prezioak %1,1 murriztu ziren, eta ez-energetikoenak %0,5. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean esportazio energetikoen prezioak %10,0 gehitu ziren; ez-energetikoenak, %3,6.
Inportazioetan produktu energetikoen prezioetan %2,8ko jaitsiera gertatu da hiruhileko artean; ez-energetikoenetan, %1,2ko igoera. Urte arteko tasan, produktu energetikoen prezioetan %7,7koa izan zen igoera eta %4,7koa ez-energetikoenetan.
Helburu ekonomikoaren sailkapenari jarraituz, nabarmenak dira Kontsumo Ondasunetan izaniko igoera esportazioen prezioetan (%1,5) eta Bitarteko Ondasunetako (-%0,6) eta Kapital Ondasunetako (-%1,6) prezioen jaitsierak; hori dena aurreko hiruhilekoaren aldean. Urte artean, aldiz, igoerarik izan da Kontsumo Ondasunetako prezioetan (%3,9), Bitarteko Ondasunetakoetan (%4,5) eta Kapital Ondasunetakoetan (%3,6).
Inportazioei doakienez, Kontsumo Ondasunetako prezioetan jaitsierak izan dira hala hiruhileko artean (-%1,8) nola urte artean ere (-%0,5); aldiz, Kapital Ondasunetan kontrakoa da gertatzen, %3,7ko eta %9,4ko gehikuntzekin, hurrenez hurren. Bitarteko Ondasunetan aldakuntzak zeinu ezberdinekoak dira, negatiboak hiruhileko artean (-%0,4), baina positiboak aurreko urtearekiko (%5,7).
2018ko laugarren hiruhilekoaren aldean, esportazioak nora doazen kontuan harturik, prezioek behera egin zuten eremu geografiko guztietan: Euroeremuan (-%2,1), 28-EBn (-%1,5), ELGAn (-%0,5) eta Munduko gainerakoan (-%0,2). Aurreko urteko hiruhilekoaren aldean, igoerak ikusi dira prezioetan eremu geografiko guztietarako, 28-EBko %2,3tik Munduko gainerakoaren %8,2ra bitartekoak.
Inportazioetarako, jaitsierak erregistratu dira eremu guztietan bai hiruhileko artean bai urte artean, salbu eta “Munduko gainerakoa” deritzon eremuan, zeinen prezioek %1,9 egin duten behera aurreko hiruhilekoaren aldean, baina %5,6ko hazkundea duten erakusten 2018ko lehen hiruhilekoarekiko.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62