2019/06/27ko prentsa-oharra
AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA KATE HANDIETAKO MERKATARITZA INDIZEA, 2019KO MAIATZA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %3,7 gehitu ziren 2019ko maiatzean
2019ko lehen bost hiletan %2,4ko hazkundea izan da
Eustaten arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2019ko maiatzean %3,7ko urte arteko gehikuntza eduki dute Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, prezio finkoetan. Apirilaren aldean, salmentak %0,6 gehitu dira urtaroen eraginik gabe.
Elikagaien salmentek %4,4ko urte arteko gehikuntza eduki dute, eta gainerako salgaienek %2,3koa, aurreko urteko hil beraren aldean.
2019ko apirilaren aldean, elikagaien salmentak %0,3 igo dira eta gainerako produktuenak %1,2, prezio finkoetan eta urtaroen eragina kontuan hartu gabe.
Lurraldeka, Gipuzkoan %4,5eko igoera izan da eta Bizkaian eta Araban %3,3koa kasu biotan, aurreko urteko hil berarekin konparaturik. Hori dena prezio finkoetan eta urtaroen eraginik gabe.
Langile-kopurua Euskal AEko azalera handietan eta elikadura-kate handietan %1,6 gehitu da aurreko urteko hil beraren aldean, baina %0,4 jaitsi da aurreko hilaren aldean, apirilaren aldean, urtaro-eraginik gabe. Urtarriletik maiatzera, metatuan, langile-kopurua %2,8 hazi da 2018ko aldi beraren aldean.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62