2019/06/24ko prentsa-oharra
INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA, 2019KO MAIATZA
Euskal AEko industri prezioak ez ziren aldatu (%0,0) 2019ko maiatzean
Aurreko urtearen aldean (2019ko maiatza 2018koaren aldean) %1,7 gehitu ziren
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak lehengoan (%0,0) izan dira 2019ko maiatzean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, maiatzeko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %1,7 da.
Analisi zehatzagoa eginda, hauek dira 2019ko maiatzean prezio-hazkunderik handienak izan dituzten adarrak aurreko hilaren aldean: Garraiorako materialen fabrikazioa, %0,9ko hazkundearekin, eta Kokeak eta petrolioa fintzea eta Ura, %0,7ko hazkundearekin kasu bietan. Jaitsierarik handienak, aldiz, hauek: Ehungintza, larrugintza eta zapatagintza, %3,5eko jaitsierarekin; Ateratze-industriak, %2,3ko jaitsierarekin prezioetan; eta Produktu informatiko eta elektronikoak, %1,0ko murrizketarekin.
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, aurreko hilaren aldean, Energiak eta Ekipo-ondasunek %0,4 egin dute gora prezioetan kasu bietan eta Bitarteko ondasunek %0,3 behera. Kontsumo-ondasunen prezioek, oro har, %0,4 egin dute gora, zeren Iraunkorrenetan %0,2ko hazkundea gertatu baita eta Ez-iraunkorrenetan %0,5ekoa.
2019ko maiatzean, 2018koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua, %6,1eko igoerarekin; Kokeak eta petrolioa fintzea, %4,3ko igoerarekin; eta Industria kimikoa, %3,1eko hazkundearekin. Alderantziz, prezio-jaitsierak izan dira Ehungintza, larrugintza eta zapatagintzan, %4,1, Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industrian, %1,2, eta Metalurgia eta produktu metalikoak izenekoan, %0,7.
Ondasun-talde handien prezioetan izaniko aldakuntza urte artean positiboa izan da horientzat guztientzat, salbu eta Kontsumo-ondasunentzat, zeinak %0,9 jaitsi baitira, Ez-iraunkorretan gertaturiko %1,3ko jaitsieragatik; aldiz, Iraunkorretan %1,9ko gehikuntza izan da. Energiaren prezioak %6,0 gehitu dira, Ekipo-ondasunenak %2,0 eta Bitarteko ondasunenak %0,4.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62