2019/08/23ko prentsa-oharra
INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA. 2019KO UZTAILA
2019ko uztailean industriako prezioek %0,2 egin dute behera aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2019ko uztaila 2018koaren aldean) %1,2 igo dira
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,2 jaitsi dira 2019ko uztailean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, uztaileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %1,9koa da.
Analisi zehatzagoa eginda, hauek dira 2019ko uztailean prezio-hazkunderik handienak izan dituzten sektoreak aurreko hilaren aldean: Jaitsierarik handienak, aldiz, hauek: Energia elektrikoa, gasa, lurrina eta aire girotua, %2,8rekin, eta Zurgintza, papera eta arte grafikoak, %0,6rekin.
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraikiz, aurreko hilaren aldean, Ekipoko ondasunek %0,1 egin dute gora eta Kontsumoko ondasunek, oro har, %0,6, zeren Kontsumoko ondasun ez-iraunkorrek %0,7 egin baitute gora eta Iraunkorrek ez baitute aldakuntzarik izan, %0,0. Energiaren prezioak, aldiz, %0,5 jaitsi dira eta Tarteko ondasunenak, %0,2.
Urte artean, 2019ko uztailean 2018koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak hauek eduki dituzte: Energia elektrikoa, gasa, lurrina eta aire girotua, %6,9rekin, eta Garraio-materiala eta Material eta ekipo elektrikoa, %2,5ekin kasu bietan. Alderantzizko norabidean, jaitsierarik handienak hauek izan dituzte: Ehungintza, larrugintza eta zapatagintza, %2,3rekin; Produktu informatikoak, elektronikoak eta optikoak, %1,4rekin; eta Kokeriak eta petrolioa fintzea, %1,1ekin.
Ondasun-talde handietan, urte arteko aldian, prezioen aldakuntza positiboa izan da Energiarentzat, %3,4ko igoerarekin, Ekipoko ondasunentzat, %1,7koarekin, eta Tarteko ondasunentzat, %0,3koarekin. Kontsumoko ondasunetan prezioak berdin mantendu dira, %0,0. Azken horietan, Kontsumoko ondasun iraunkorren prezioak %2,2 gehitu dira; aldiz, Kontsumoko ondasun ez-iraunkorrenak %0,3 jaitsi dira.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62