2019/07/26ko prentsa-oharra
MERKATARITZA INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA KATE HANDIETAN. 2019KO EKAINA
EAEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 0,5 egin dute behera, 2019ko ekainean
Urteko lehen seihilekoaren metatua % 1,9ko hazkuntzarekin itxi da
EAEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, 2019ko ekainean, urte arteko jaitsiera erregistratu dute, % 0,5eko prezio finkoetan, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek emandako datuen arabera. Maiatzaren aldean, salmentek % 1,3 egin dute behera, urtaro-eraginik gabe.
Elikagaien salmentek % 0,5 egin dute gora, eta gainerako artikuluenek % 2,5 behera, aurreko urteko hil beraren aldean.
Aurreko hilabetearen aldean, 2019ko maiatzaren aldean, % 1,3 egin dute behera elikagaien salmentek eta gainerako produktuen salmentek; bi kasuetan prezio finkoetan eta urtaro-eraginik gabe.
Lurraldeen arabera, Gipuzkoan % 1,2ko beherakada egon da; Bizkaian, % 0,2koa eta Araban ez da aldaketarik egon (% 0,0), iazko hil beraren aldean; hori guztia, prezio finkoetan eta egutegi-eraginak zuzenduta.
EAEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile enplegatuek % 1,1 egin dute gora, aurreko urteko hil beraren aldean, eta % 0,2 egin dute gora, halaber, maiatzaren aldean, urtaro-eraginik gabe. Urtarriletik ekainera arteko metatuan, langile enplegatuen kopuruak % 2,5 egin du gora, 2018ko aldi beraren aldean.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62