2019/09/06ko prentsa-oharra
AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA KATE HANDIETAKO MERKATARITZA INDIZEA (AHEK). 2019KO UZTAILA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %2,9 gehitu ziren 2019ko uztailean
2019ko lehen zazpi hiletan %2,0ko hazkundea gertatu da
Eustaten arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2019ko uztailean %2,9ko urte arteko gehikuntza izan dute Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, prezio finkoetan. Ekainaren aldean salmentak %1,4 gehitu dira urtaroen eraginik gabe.
Elikagaien salmentek %3,0ko urte arteko gehikuntza eduki dute, eta gainerako salgaienek %2,9koa, aurreko urteko hil beraren aldean.
2019ko ekainaren aldean, elikagaien salmentak %1,2 igo dira eta gainerako elikagaienak %2,0, prezio finkoetan eta urtaroen eragina kontuan hartu gabe.
Lurraldeka, Gipuzkoan %3,6ko igoera izan da, Araban %3,4koa eta Bizkaian %2,4koa, aurreko urteko hil berarekin konparaturik. Hori dena prezio finkoetan eta urtaroen eraginik gabe.
Langile-kopurua Euskal AEko azalera handietan eta elikadura-kate handietan %2,0 gehitu da aurreko urteko hil beraren aldean eta %0,4 igo da aurreko hilaren aldean, ekainaren aldean, urtaro-eraginik gabe. Urtarriletik uztailera, metatuan, langile-kopurua %2,5 hazi da 2018ko aldi beraren aldean.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62